Gaztañaga baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gaztañaga baserria
Logotipo del Gobierno Vasco.svg Eraikitako euskal ondasun nabarmena
Gaztañaga baserria (Usurbil).jpg
Gaztañaga baserria 1988an.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Usurbil
Koordenatuak 43° 16′ 18″ N, 2° 03′ 01″ W / 43.2716571494°N,2.0501716757°W / 43.2716571494; -2.0501716757Koordenatuak: 43° 16′ 18″ N, 2° 03′ 01″ W / 43.2716571494°N,2.0501716757°W / 43.2716571494; -2.0501716757
Historia eta erabilera
IrekieraXVI. mendea
Ondarea
EJren ondarea 28

Gaztañaga baserria Usurbilgo Elizaldeko hirigunean dagoen baserria da.

2005eko maiatzaren 31n, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraikinak ia oinplano karratua du (20 x 21m); halaber, bi isurkiko zurezko estalkia eta fatxada nagusiarekiko bizkar elkarzuta ditu, hegoalderantz orientatua. Bi solairu eta ganbara ditu.

Hormak, harri-hormazkoak dira eta harlanduzko lan eskantzuak dituzte. Hegoaldeko fatxada nagusiaren beheko solairua zementuzko harri-horma luzituz egina dago. Fatxada nagusi horren gainerako zatiak zurezko otaesiak ditu, eta bertako baoak zeramikazko adreilu trinkoz beteta daude. Sarrera nagusian, erdi puntuko arku dobelatuko baoa aurkituko dugu. Bertan, burdin forjatuko gontzek eutsitako zurezko ate sendo eta lodia dago. Ateko arkuaren dobelen gainean erdi ezabatutako armarria dago. Lehen solairuan zurezko markoak dituzten sei leiho lerrokatzen dira. Horietako bat, kanpora ateratako balkoi bihurtu dute. Ganbaran beste lau leiho eta sei usategi daude. Fatxada honetan, hego-mendebaldean dagoen eskantzua hartzen duten haize-babesak daude. Mendebaldeko fatxadak –oso irregularra eta baoen banaketa asimetrikoarekin–, harlanduz egindako kubo-formako putzu-andela du erantsita. Bere inguruan, gaur egun oraindik erabiltzen den putzua dago (bertako baratzea ureztatzen erabiltzen dute). Ekialdeko fatxadaren beheko solairuan karrerape itsutua dago, eta bertako ostiko molduratuak oraindik kanpoaldetik ikus daitezke. Karrerape itsutu honen gainean zurezko otaesiak daude eta baoak harri-hormez beteak dituzte. Halaber fatxada honetan, leiho irregularrak dituzten hainbat bao aurkituko ditugu.

Barrualdea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarrera nagusitik, lurzoruan harrizko lauza handiak jarrita dituen atalondora heltzen gara. Atzealdean, gaur egun erabiltzen ez duten ukuilua dago. Bertan, eraikina eusten duten eta lehen solairura heltzen diren bederatzi zutabe handietako zenbaiten behealdea ikus daiteke. Zutabe hauek eta bertan mihiztatzen diren habeak XVI. mendekoak dira. Lehen solairutik gorako egitura XVIII. mendekoa da, garai horretan eraikina hegoaldeko (fatxada nagusia) eta ekialdeko (ataripe itsutuak) sektoreekin handitu zelako. XVIII. mendeko egitura pieza bakarreko zutabez egina dago, eta ganbaran urkila luze eta finak agertzen dira, bai eta aho-ziriketan mihiztatutako habe eta besoak ere.

Lehen solairuan egongela nagusia dago, eta bertatik hainbat ganbara itsutara sar daiteke. Ganbaretako batean bainugela dago lurrean zink-xaflak dituela. Neurriengatik eta argi naturala sartu ahal izateko, korridorean estalkitik jaisten den argizuloa dago.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaztañaga baserria Aldatu lotura Wikidatan