Edukira joan

Gehienezko soldata

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Gutxieneko soldata, eta gehienezkoa?

Gehienezko soldata, soldaten muga edo lansarien muga izenaz ere ezagutzen dena, pertsona batek erakunde, industria edo gobernu mailan jaso dezakeen diru kopuru handiena da.[1]Kontzeptu horrek mugak ezarri nahi ditu diru-sarreren banaketan muturreko desberdintasunak saihesteko eta ekitate ekonomikoa sustatzeko. .

Historian zehar, hainbat aldarrikapen eta saiakera egon badira ere, soldata orokorrak ez dira legez goitik mugatu sekula.gizarte eta herrialdek gehienezko soldatarekin zerikusia duten politikak ezarri dituzte aberastasunaren kontzentrazioari eta soldata-desberdintasunari buruzko kezkei aurre egiteko neurri gisa.[2]

Gehienezko soldataren proposamenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizi! mugimendu altermundistak behin baino gehiagotan aldarrikatu izan du gehienezko soldata.[3]

Guztien ongizaterako ekonomiaren gehienezko soldataren proposamena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienezko soldata guztien ongizaterako ekonomiaren aldarrikapenetako bat da. Bai langileentzat, bai enpresetako kapital-inbertitzaileentzat, legez ezarritako gutxieneko soldata baino 20 aldiz handiagoa proposatzen du.[4]

Sindikatuen proposamena Amerikako Estatu Batuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikako Estatu Batuetako soldaten arteko alde handiak —Paul Krugman ekonomialariaren hitzetan, dibergentzia handiak—, erakunde sindikalek eskatu dute Kongresuak onar dezala lege bat, gehienezko soldata mugatzeko: baimendutako gutxieneko soldata 25 aldiz.[5]

Proposamen sindikala Britainia Handian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brendan Barberrek, sindikatu britainiarretako idazkari nagusiak, Parlamentuko batzorde bat sortzeko eskatu dio Gobernuari, errenten polarizazio handiaren arrazoiak eta Britainia Handian edozein pertsonarentzat gehienezko diru-sarrera ezartzea aztertzeko.[5]

Gehienezko errenta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehienezko errenta, zenbaitetan gehienezko ordainsariaren edo gehienezko soldataren parekoa, aberastasun kopuru jakin batetik abiatuta ezartzen den %100 tasa marjinala da. Gehienezko soldataren eta gehienezko ordainsariaren arteko aldea da errentak inoren konturako soldatapekoak ez diren moduetan sortzen ahal direla.[6]

Gehienezko errentaren aldekoek saihestu egin nahi dute aberastasun-kontzentrazio handia eta haien ondoriozko boterea, legezko berdintasuna aldatu eta demokraziaren ustelkeria orokortzen baitute.[2][6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Arrakala handitzen» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  2. a b Renta máxima en defensa de la democracia republicana. Público (España) 12 de enero de 2022.
  3. Harrera, Filed under; Kanpainak; Lana; Mintzaldiak. (2013-04-12). «Planeta bakarra dugu: Gehienezko soldata baimendua!» Bizi ! (Noiz kontsultatua: 2024-01-24).
  4. La economía del Bien Común, Christian Felber, 2011. .
  5. a b Salario mínimo, salario máximo, Vicenç Navarro, Público, 26 de noviembre de 2009
  6. a b Una renta máxima como condición para la libertad, Crónica Vasca, Julen Bollain, 26 de junio de 2021

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]