Edukira joan

Geiger kontagailu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Egungo Geiger kontagailu bat.
Geiger kontagailua egoera normalean.
Geiger kontagailuaren alerta soinua.

Geiger kontagailua, objektu edo toki baten erradiaktibitatea neurtzeko erabiltzen den tresna bat da. Izena bere asmatzaileagatik datorkio, Hans Geiger.

Ohi, bere erdialdearen inguruan hari metaliko fin bat duen hodi metaliko batez osatua dago. Bien arteko espazioa, isolatua eta gas batekin betea dago, eta haria, hodiarekin 1000 V erlatibo ingururekin.

Ioi edo elektroi bat, hodian sartzen da (edo hormatik elektroi bat erauzten da X edo gamma izpiengatik), gasaren atomoetatik elektroiak erauzten ditu, eta, erdiko hariaren potentzial-diferentzia positiboaren ondorioz, harirantz erakarriak dira. Hau egitean, energia lortzen dute, atomoekin talka egiten dute eta elektroi gehiago askatzen dituzte, prozesua, korronte detektagarrizko pultsu bat eragiten duen "zaparrada" bihurtzen den arte. Gas egoki batekin beterik, elektraindar fluxua bere kabuz geratzen da, edo zirkuitu elektrikoak berak ere geratzen lagun dezake.

Tresnari, "kontagailu", bertatik igarotzen den partikula bakoitzak, pultsu berdin bat eragiten duelako deitzen zaio, partikulak kontatzea ahalbidetuz (ohi, modu elektronikoan), baina bere izaera edo energiari buruz ezertxo ere adierazi gabe (kontagailuaren hormak zeharkatzeko haina energia izan beharko dutela izan ezik). Van Allenen kontagailuak metal fin batekin eginak zeuden, zeinek muturretan konexio isolatuak zituzten.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]