Geiranger: fiordotik gailurrera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Geiranger eta Dalsnibba mendirako ibilbidea

Geiranger: fiordotik gailurrera (norvegieraz: Geiranger - Frå fjord til fjell) kirol lasterketa bat da, Geiranger herrixkan egiten dena, Stranda udalerrian, Møre og Romsdal konterrian, Norvegian. Proba 1994an hasi zen, eta honako lehiaketak osatzen dute: Geiranger maratoi erdia, Dalsnibba bizikleta-lasterketa, Geiranger ibilaldia eta Dalsnibba minitoia. Lasterketa guztiak itsas-mailan abiatzen dira, Geirangerfjord-en, eta guztiak (minitoia izan ezik) amaitzen dira Dalsnibba mendiaren gailurrean, 1.500 metrora, Djupvatnet lakuaren ondoan. Urtero 400-500 lagunek parte hartzen dute proban. Garai horretan gailurrak elurtuta egoten direnez, lasterketari beste izen bat ere ematen zaio: “Udatik negura”.

Ibilbideak 21 km ditu, eta lehen 16 km.ak Norvegiako 63. errepide nazionalaren parte dira, zeina 1889an egin baitzen, eta urrezko domina bat jaso baitzuen 1900an Parisen egin zen Munduko Ferian.

2019an Killian Jornet Burgada korrikalariak ezarri zuen denborarik onena Geiranger maratoi erdian: 1:26:42.[1] Emakumeen artean Anita Håkenstad-ek du denborarik onena: 1:46:19, 2006an ezarria. Dalsnibba bizikleta-lasterketari dagokionez, Alf-Roger Holme-k du errekorra, 1:07:01, gizonezkoen artean, eta Frid Harstad-ek emakumezkoen artean: 1:29:02.

Hasi zenean 1994an, Geiranger maratoi erdia izan zen lehen mendi-lasterketa Norvegian. 2003an, berriz, Skåla Opp abiatu zen, eta gaur egun berau da mendi-lasterketarik handiena Norvegian.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «EQTiming» live.eqtiming.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-29).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]