Norvegiera
Norvegiera | |
---|---|
norsk | |
![]() ![]() | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Norvegia |
Hiztunak | 4,7 milioi |
Rankinga | 107 |
Ofizialtasuna | Norvegia |
Araugilea | Språkrådet (Norvegieraren Kontseilua) |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | subjektua aditza objektua, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza azentuala eta hizkuntza fusionatzailea |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa, genero femeninoa eta neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, akusatiboa, genitiboa eta datiboa |
Alfabetoa | latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 |
no |
ISO 639-2 |
nor |
ISO 639-3 |
nor |
Ethnologue |
nor |
Glottolog |
norw1258 |
Wikipedia |
no |
Norvegiera (norsk) germaniar hizkuntza da, mendebaleko eskandinaviarren azpitaldekoa. Norvegiako hizkuntza ofiziala da, suedieraren eta danieraren oso antzekoa.
Bi idaztarau ditu: bokmål («liburu hizkuntza») eta nynorsk («norvegiera berria»). Norvegiarrek bi idaztarauak ikasten dituzte, baina praktikan % 85-90 inguruk erabiltzen du lehenengoa, batez ere hiriko inguruetan. Testuen % 92 bokmålez argitaratu ziren 2000n.
Dialektoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bost multzo nagusi daude: Iparraldeko norvegiera (nordnorsk), Trøndelageko norvegiera (trøndersk), erdialdeko norvegiera (innlandsmål), mendebaleko norvegiera (vestnorsk) eta ekialdeko norvegiera (østnorsk).
Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antzinako eskandinavieratik datoz gaur egun Iparraldeko herrialde haietan egiten dituzten hizkuntzak. Bikingoek Europan zehar zabaldu zuten antzinako hizkuntza hura Errusiaraino.
Danimarka eta Norvegiako Erresumako (1536-1814) garaian daniera zen hizkuntza ofiziala. Hiri inguruetan eta klase altuetako jendearen artean, ohikoa zen danieraz hitz egitea, norvegierazko doinuaz eta bertako aldaerak erabiliz, bien arteko nahasketa eginik, alegia. Bi herrialdeak banatu zirenean, daniera-norvegiera eredu hori mintzaira ofizial moduan geratu zen eta apurka-apurka bilakatuz joan zen, bertako osagaiak hartuz. Hizkuntza eredu hartaz baliatuz, XIX. mendeko bigarren erdialdean argitaratu zituen bere lanik ezagunenak Henrik Ibsen-ek, Norvegiako idazlerik emankorrenak eta ospetsuenak.
XX. mendearen hasieran, idatzizko eredu propioa egiteko lan handia izan zen. Hastapenetan, daniera-norvegieraren ondorengoa riksmål izan zen, baina 1929tik aurrera eredu estandar ofiziala bokmål da. Garai hartan bertan, norvegierazko hiru idazlek Nobel Saria eskuratu zuten: Bjørnstjerne Bjørnsonek (1903), Knut Hamsunek (1920) eta Sigrid Undsetek (1928). 1933an, "Norsk rikskringkasting" (NRK) sortu zuten, irrati eta telebista konpainia publikoa.
1951an, Thor Heyerdahlen "Kon-Tiki"k hizkuntza horretan egindako film batek lehen aldiz irabazi zuen Oscar saria, dokumental onenaren kategorian.
Azkenik, Norvegieraren Kontseilua (Norsk språkråd) lanean jardun zen 1974tik 2005era. Urte hartan, Norvegiako Hizkuntzaren Kontseiluak ordezkatu zuen (Språkrådet).
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Norsk språkråd (Norvegierazko Kontseilua) (Norvegieraz [bokmål]), (Ingelesez), (Alemanez), (Errusieraz), (Gaztelaniaz), (Portugesez), (Frantsesez), (Nederlanderaz)
- Norvegiera-ingelesa hiztegia online
![]() |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
![]() |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
|