Geminal

Wikipedia, Entziklopedia askea
Dibromoetano geminala

Kimikan organikoan geminal kontzeptuak atomo berari lotutako bi atomo edo talde funtzional adierazten du. Diol geminal bat, adibidez, diol bat da (bi hidroxilo talde funtzional dituen molekula), zeinek bi hidroxiloak karbono atomo berari lotua dauden, metanodiolean bezala.

Kontzeptua garrantzitsua da kimikaren adar askotan, sintesian eta espektroskopian barne; izan ere, atomo berari lotutako talde funtzionalek, askotan, elkarrengandik bereizita daudenean ez bezala jokatzen dute. Diol geminalak, adibidez, erraz bihurtzen dira ura galduaz duten zetona edo aldehido.

Geminalekin harremanetan dagoen bizinal terminoak bi funtzio-taldeak ondoz ondoko atomoei lotuta daudela adierazten du.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]