Genista teretifolia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genista teretifolia
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGenisteae
GeneroaGenista
Espeziea Genista teretifolia

Genista teretifolia, Genista generoko landarea da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

20-100 cm bitarteko mulu edo zuhaixkatxo arantzagabea da.

Zurtoin gazteak zutituak, ildokatuak, trinkoki zetakara-ilundunak eta kolore gris hauskarakoak dira. Adar zaharrak, aldiz, arrailoduak, arreak eta ilaundunak dira. Hostoak era txandakatuan agertzen dira. Bakunak, zorrotzak, tolestu edo inbolutoak izan daitezke eta itxura ia zilindrikoa hartzen dute. Behekoak faszikulatuak dira, goikoak bakartiak direlarik. Txandakatuak dira

Loreak, bakarka antolatzen dira braktea bakoitzaren galtzarbean, adarren muturrean ale gutxiko luku motz eta trinkoak osatuz. Pedizeloak bi brakteola ditu puntan, kalizaren oinaren aldamenean. Kalizaren itxura zetakara-zilarkara da, eta estandartea, zetakara kanpoaldean eta gilaren luzera berdintsukoa da, azken hau ere zetakara. Leka trinkoko zetakarak 2-4 hazi biltzen ditu.

Maiatzetik uztailera loratzen da.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Substratu basiko eta nahiko higatuen gainean bizi da (marga, konglomeratu eta molasa). Larre lehor eta freskoetan hazten dira.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar penintsularen iparraldeko endemismoa da, hain zuzen ere Ebro Garaia eskualdekoa. Bere banaketa arearen zati handiena Euskal Herrian aurkitzen da, Nafarroa erdialde eta Araba ekialdean, non populazio zabalak osatzen dituen. 450-14000 metro arteko latitudeetan bizi da normalean.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]