Xiristola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Genista tinctoria» orritik birbideratua)
Xiristola
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaFabales
FamiliaFabaceae
LeinuaGenisteae
GeneroaGenista
Espeziea Genista tinctoria
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakdyer’s greenweed (en) Itzuli
Genista tinctoria

Xiristola (Genista tinctoria) Fabaceae familiako zuhaixka da.

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Xiristola da bere izen arrunta. Zuhaixka arantzagabea da, 40 cm eta 1,5 m bitarteko altuera duena.

Zurtoin berde eta hostotsuak aurkezten ditu. Hostoak bakunak dira eta ilegabeak zein zetakarak (maila desberdinetan) izan daitezke.

Loreak horiak eta bakartiak dira. Lukuak, gehienetan, lore asko dituzte eta luzatuak izaten dira, baina motzak eta hostotsuak ere izan daitezke. Pedunkuluaren erdialdean bi brakteola dituzte. Braktei dagokienez, hostokarak eta kaliza baino luzeagoak dira. Lekak luzangak eta zapalak dira, ilegabeak, 5-12 hazi izan ohi dituztelarik.

Maiatza eta abuztu bitartean loratzen da.

Ekologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ingurune hezeetan bizi da: harizti, zingira, ubide ertz eta ibarbaso modukoetan.

Banaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espezie honen banaketa areak Europaren zati handia hartzen du. Euskal herrian batez ere kantaurialdeko kostaldean eta puntualki hegoaldean azaltzen da. Espezie honen jatorria Asiako erdialde eta mendebaldean dago, baina Erdi Aroan espezie tindatzaile moduan Europa osoan landatu zen. Horregatik, zaila da jakitea gaur egungo populazioak bertakoak diren edo antzinako landaketen arrastoetatik datozen.[1]

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sendabelar eta tindagai moduan erabiltzen zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Genista tinctoria L.» Herbari Virtual del Mediterrani Occidental (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).


Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]