Gergő Zalánki

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gergő Zalánki
Bizitza
JaiotzaEger1995eko otsailaren 26a (29 urte)
Herrialdea Hungaria
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria
Altuera193 zentimetro

Olympic.org: gergo-zalanki Edit the value on Wikidata

Gergő Zalánki (Eger, Hungaria, 1995eko otsailaren 26a), Hungariako waterpolo jokalaria da. Hungariako selekzioarekin, brontzezko domina olinpiarra, munduko txapelketan zilarrezko domina eta Europako txapelduna izan da.

Kirol ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2012an, zilarrezko domina irabazi zuen U18 Munduko Txapelketan. 2014an, bigarren izan zen Gazteen Europako Txapelketan. 2015eko U20 Munduko Txapelketan, brontzezko domina irabazi zuen. Urte berean, Unibertsiada Jokoak irabazi zituen selekzioko kide izan zen. 2015ean, selekzioan agertu zen lehen aldiz Georgiaren aurkako Munduko Ligako partida batean. 2016ko maiatzean, OSCrekin fitxatu zuen. Ferencvároseko jokalaria izan zen 2019tik 2021era, eta, taldearekin, txapelketako titulua eta Txapeldunen Liga irabazi zituen. 2021eko udan, Italiako Pro Reccok kontratatu zuen.

2020an, Europako txapeldun izan zen, eta, 2021ean, brontzezko domina olinpikoa irabazi zuen selekzioarekin[1][2].

Udako Olinpiar Jokoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, Greziarekin lehiatu zen taldeko kide izan zen, eta 5. postuan amaitu zuten.

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Hungariako taldearekin, Serbiaren (urrezkoa) eta Greziakoaren atzetik (brontzezkoa) sailkatuz. Hauek osatuko dute Hungariako taldea: Dániel Angyal, Balázs Erdélyi, Balázs Hárai, Norbert Hosnyánszky, Szilárd Jansik, Krisztián Manhercz, Tamás Mezei, Viktor Nagy, Mátyás Pásztor, Márton Vámos, Dénes Varga, Soma Vogel eta Gergő Zalánki-k[3][4].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Waterpoloa
gizonezkoa[5].

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hungariako txapelketa
    • urrezko domina: 2014
    • zilarrezko domina: 2016, 2018
    • brontzezko domina: 2015, 2017, 2019, 2021
  • Europako Txapelketa
    • irabazlea (1) 2020
  • LEN Superkopa
    • irabazlea (3): 2017 - Szolnok, 2019 - Ferencváros 2021 - Pro Recco
  • Hungariako Merezimenduko Urrezko Gurutzea (2021)[6]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]