Germán Martitegui

Wikipedia, Entziklopedia askea
Germán Martitegui

Bizitza
JaiotzaNecochea1966ko ekainaren 16a (57 urte)
Herrialdea Argentina
Jarduerak
Jardueraksukaldaria eta telebistako pertsona ospetsua

Twitter: germantegui Instagram: germanmartitegui Edit the value on Wikidata

Germán Martitegui (Necochea, Buenos Aires, 1966ko ekainaren 16a) sukaldari argentinarra da. Tegui jatetxe ospetsuaren jabea da. Christophe Krywonis eta Donato de Santisekin batera, Argentinako MasterChef eta MasterChef Juniorren epaimahaia osatu zuen.[1] Gaur egun, MasterChef Celebrity Argentinaren epaimahaia osatzen du, Damián Betular eta Donato de Santisekin batera.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Germán Martitegui Necochean jaio zen, Buenos Aireseko probintzian: etxean denbora asko eman zuen sukaldaritzarekin esperimentatzen eta amonengandik ikasten.

Nazioarteko Harremanak eta Kanpo Merkataritza ikasi zituen Salvadorreko Unibertsitatean. Beatriz Chomnalezen laguntzaile izan zen, eta 19 urte zituela Barilocheko La Cascada hoteleko sukaldean hasi zen lanean, ia bi urtez. Gero Frantzian eta Los Angelesen bizi izan zen. 1994an Buenos Airesera itzuli zen eta Francis Mallmannekin hasi zen lanean sukaldeko buru gisa.[2]

2001ean inauguratu zuen lehen establezimendua, Olsen, eta gero filial bat izan zuen Madrilen, Espainian.[2]

2004an Casa Cruz jatetxea sortu zuen eta 2009an Tegui.[2]

Aintzatespenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Teguik hainbat aintzatespen lortu zituen, hala nola:

  • 2013an, Argentinako jatetxerik onena izendatu zuen Restaurant aldizkari ingelesak.[1]
  • 2014. urtean, Tegui Latinoamerikako 50 jatetxe onenen artean kokatu zen, Argentinako onena eta bederatzigarrena eskualde mailan.[3]
  • 2015. urtean, aldizkari horren beraren arabera, mundu osoko 100 onenen artean kokatu zen, 83. postuan.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]