Gerra Bulegoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gerra Bulegoa
Datuak
MotaErresuma Batuko Gobernuko departamentua eta ministry of War (en) Itzuli
HerrialdeaErresuma Batua eta Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi (1906–1964)
Historia
Sorrera1684
Desagerpena1964

Gerra Bulegoa Erresuma Batuko gobernuak bere historian zehar izan dituen hainbat erakunderen izena da, guztiak indar militarrarekin lotuta. 1857 eta 1964 bitartean Britainiar Armadaren kudeaketaren ardura izan zuen departamentua izan zen, ahalik eta bere jarduera Defentsa Ministeriora iragan zen arte. Denbora horretan Almirantazgoaren parekoa zen, Royal Navyaren eta, beranduago, Royal Air Forceren ardurarekin. Hedapenez, Gerra Bulegoa erabiltzen da departamentuaren eraikinari buruz hitz egiteko, Londresko Horse Guards Avenuen, Whitehallen. Gobernuak eraikina 2016ko martxoaren 1ean 250 urterako saldu zuen apartamentuak eta hotel bat egiteko, 350 liberaren truke.

1885 baino lehen, Gerra Bulegoak Gerra Idazkariaren bulegoaren sinonimoa zen. XVII. eta XVIII. mendeetan Armadaren kudeaketaren ardura hainbat bulego eta gunetan sakabanatuta zegoen. Garrantzitsuenak, Commander-in-Chief of the Forces, Gerra Idazkaria eta bi Estatu Idazkarirenak ziren. 1794an ardura gehienak Gerrarako Estatu Idazkariaren esku geratu ziren. Hala ere, beste kargu batzuk oraindik mantendu ziren, batez ere kudeaketa ekonomikoari lotuta[1].

1855an Gerra Idazkariaren eta Gerrarako Estatu Idazkariaren bulegoak batu ziren, eta hortik aurrera Gerra Bulegoa eta Gerra Departamentua terminoak sinonimo gisa erabili ziren.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]