Gerra txikia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau liburuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Gerra Txikia».
Gerra txikia
Datuak
Idazlea (2014)
Argitaratze-data2014
GeneroaEleberria
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak293
ISBN97-84-92468-58-4

Gerra txikia liburua 2014ko maiatzean kaleratu zuen Lander Garrok, haren bigarren eleberria izanik.[1] Antza denez eleberri honek elementu autobiografikoak ditu,[2] hau da, egileak liburuaren protagonista bezala, euskal errefuxiatuen semea izan zen gerra zikinaren garaietan. Modu batez, egilea Xabier haurrarekin identifikatu egiten da. Ziur aski 2014ko euskal eleberri onenetarikoa da hau.

Izenburua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Protagonistaren krisi une batean euskal dantzak ikasteaz uzten du etxean ezer esan gabe. Disimulatzeko, ikasteko orduetan, paseo luzeak ematen ditu. Horrelako batean Mundu Gerran aberriaren alde eroritakoei eskainitako oroigarria aurkitzen du. Han zera irakurtzen du: Aux Héros Hendayais de la Grande Guerre; horren aurrean Xabierrek pentsatzen du: "Ba ote da gerra txikirik?"[3]

Narratzailea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburua hirugarren pertsona idatzita dago baina narratzaileak dena Xabierren ikuspuntutik kontatuko du. Narratzaileak Xabierren barne pentsamendu guztiak ezagutzen ditu, haren sentimenduak eta beldurrak.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Jose Mari Ugarte Lapurdin errefuxiatua dago ETAkidea izateagatik. Haren familia, ordea (ama eta hiru seme-alaba) Errenterian gelditu dira. Hegoaldean bizitza ez da erreza amarentzat, nahiko lan gogorrak egin baititu aurrera ateratzeko. Ahal dutenean Iparraldera doaz aitarekin egotera. Han ikusten dutena ez da seme-alaben gustukoa baina, azkenik, gurasoek Hendaian bizitzeko elkartzea erabakitzen dute. Protagonista Xabier da, seme-alaben txikiena eta bere mundua haurren mundua da. Begi xaloekin inguruan gertatzen den guztia aztertzen du. Hendaian direla GALeko erasoak hasten dira eta Ugarterren gertuko batzuk hiltzen dituzte. Aita, beldurrez jota, seme-alabekin gero eta petralagoa da. Bitartean seme-alabak inguru berrira moldatzen saiatzen dira, errealitate berrian egokitzen. Xabierrek eskola berria ezagutuko du, neskak, maitasuna, zigarroak, lehen kontzertua... Poliki-poliki Xabierrek, gerra inguru horretan, haurtzaroa gaindituko du.

Pertsonaia nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Xabier: seme-alaben txikiena, adina ez da ondo zehazten baina hasieran zortzi-bederatzi urte izango ditu.
  • Jose Mari Ugarte: aita, eleberri osoan pertsonaia urruna.
  • Ama: nobelan zehar handitzen joago den pertsonaia; zenbait momentutan Xabierrek superheroia moduan ikusiko du.
  • Gotzon: Anaia nagusia. Punki egiten da eta aitak hori ezin du eraman. Xabierren konplitzea.
  • Nagore: Arreba bakarra. Liburuetan gordetzen du bere burua.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]