Ghostbusters II

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ghostbusters II
Filma
Jatorrizko izena Ghostbusters II
Urtea 1989
Generoa fantasiazko filma
comic science fictiona
comedy horrorra
monster filma
zientzia-fikzio filma
komedia
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 104 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) New York eta Alexander Hamilton U.S. Custom House
Narratibaren kokalekua New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ivan Reitman
Gidoigilea(k) Dan Aykroyd
Harold Ramis

Antzezlea(k)
Bill Murray (Peter Venkman)
Dan Aykroyd (Ray Stantz)
Sigourney Weaver
Harold Ramis (Egon Spengler)
Rick Moranis
Ernie Hudson (Winston Zeddemore)
Annie Potts (Janine Melnitz)
Peter MacNicol (Janosz Poha)
Kurt Fuller
Harris Yulin
Janet Margolin
Mary Ellen Trainor
Cheech Marin
Ben Stein
Brian Doyle-Murray
Chloe Webb
Christopher Neame
David Margulies
Kevin Dunn
Richard Foronjy
Norbert Grupe (Vigo the Carpathian)




















Ekoizpena
Ekoizlea Ivan Reitman
Bernie Brillstein
Joe Medjuck
Michael C. Gross



Konpainia ekoizlea Columbia Pictures
Edizioa Donn Cambern
Bestelako lanak
Musikagilea Randy Edelman
Argazki-zuzendaria Michael Chapman
Kanpo loturak

Ghostbusters II (euskaraz Mamu-Ehiztariak II) 1989ko Ivan Reitman estatubatuar zinema zuzendariaren beldurrezko komedia filma bat da. Bill Murray, Dan Aykroyd, Sigourney Weaver, Harold Ramis, Rick Moranis, Ernie Hudson eta Annie Potts aktoreek antzeztu zuten.

1984ko Ghostbusters filma ospetsuaren jarraipena da, hartan antzeztu zuten ia aktore guztiek honako honetan ere antzeztu zutelarik. Etorkizunean Ghostbusters III jarraipena filmatzeko proiektua ere badago.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

New York. Mamu-Ehiztariek hiria mamuen mehatxutik libratu zutenetik jada bost urte iragan dira. Peter Venkman doktorea (Bill Murray) jendea bere hitz jarioarekin erakartzeko gaitasuna duen parasikologo ahoberoa orain fenomenu psikikoei buruzko telebista aurkezle lanetan dabil. Ray Stantz (Dan Aykroyd) eta Winston Zeddemore (Ernie Hudson) lankideak eguneroko ogia haurrak festetan entrenetenituz irabazi ohi dute, eta Egon Spengler (Harold Ramis) teknologiaren aztiak energia psikomagnetikoaren sailean gizakien emozioak ikertuz jarraitzen du. Dana Barrett (Sigourney Weaver) eta Venkmanen arteko maitasun harremana amaitu zen, Dana beste gizon batekin ezkondu eta semetxo bat du, baina ezkontzak porrot egin eta banandu egin ziren. Orain Dana New Yorken bakarrik bizi da, zortzi hilabateko Oscar semetxoa zaindu eta Manhattango Arte Museoan zaharberritzaile gisa Janosz Poha (Peter MacNicol) margolan aditu xelebrearekin batera lan eginez, oraingoan Vigo Karpatoarra (Wilhelm von Homburg / Max von Sydow (ahotsa)) deritzon pertsonaia baten margolana zaharberritzen ari direlarik.

Dena lasai doala dirudi, baina bapatean Oscarren gurditxoa bere kaxaz bakarrik doala diruti eta hiriko trafiko arriskutsuan bete-betean sartuko da. Danak nola edo hala bere semetxoa erreskatatuko du baina naturazgaindiko fenomenuak bere bizitzan berriz ere sartu eta bere haurra mahatxatu nahi dutela jabetuko da. Hortaz, Danak Mamu-Ehiztariei laguntza eskakizuna egingo die, bereziki bere multilaguna izan zen Venkmani, azken hau oraindik Danaz maitemindua jarraitzen duelarik SBetiko adiskide taldeari Louis (Rick Moranis) abokatu-kontulari trebea eta urduria eta Janine (Annie Potts) pazientzia amaigabeko idazkaria gehituko zaizkie.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]