Ghostbusters

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ghostbusters
Ecto-1 at Exxxotica AC 2013.jpg
Filma
Jatorrizko izena Ghostbusters
Urtea 1984
Generoa fantasiazko filma
comedy horrorra
monster filma
akziozko filma
abenturazko filma
komedia
zientzia-fikzio filma
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Iraupena 105 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) New York, Warner Brothers Burbank Studios, 55 Central Park West, New York Public Library Main Branch, Los Angeles Central Library, Low Memorial Library, Firehouse, Hook & Ladder Company 8, Fire Station No. 23, Millennium Biltmore Hotel eta Tavern on the Green
Narratibaren kokalekua New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Ivan Reitman
Gidoigilea(k) Dan Aykroyd
Harold Ramis
Rick Moranis


Antzezlea(k)
Bill Murray (Peter Venkman)
Sigourney Weaver
Rick Moranis
Dan Aykroyd (Ray Stantz)
Harold Ramis (Egon Spengler)
Ernie Hudson (Winston Zeddemore)
Annie Potts (Janine Melnitz)
William Atherton
David Margulies
Alice Drummond
Larry King
Michael Ensign
Reginald VelJohnson
Timothy Carhart













Ekoizpena
Ekoizlea Ivan Reitman
Konpainia ekoizlea Columbia Pictures
Edizioa David Blewitt
Sheldon Kahn
Ekoizpen-diseinatzailea John DeCuir
Bestelako lanak
Musikagilea Elmer Bernstein
Argazki-zuzendaria László Kovács
Jantzi-diseinatzailea Theoni V. Aldredge
Sariak
Kanpo loturak
www.ghostbusters.com/

Ghostbusters (euskaraz Mamu-Harrapariak) 1984ko Ivan Reitman estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Bertan honako aktore hauek antzeztu zuten: Bill Murray, Dan Aykroyd, Sigourney Weaver, Harold Ramis, Ernie Hudson eta Rick Moranis. Filmaren gidoia Dan Aykroyd eta Rick Moranis aktoreek idatzi zuten.

Filma honek mundu osoan berehalako arrakasta itzela izan zuen, diru etekin handiak lortuz eta zinemaren historiako komedia ospetsuenen artean sailkatuz, ondorioz 1989an Ghostbusters II jarraipena filmatu zen, gainera 2016an Ghostbusters III jarraipena estreinatu zen. Bestalde, The Real Ghostbusters eta Extreme Ghostbusters izeneko marrazki bizidun bertsioak ere moldatu izan dira.

Filman agertzen den etxeorratza New York hiriko Central Parken alboan dagoen 55 Central Park West eraikina da, ordutik aurrera Ghostbusters eraikina ezizena jaso zuelarik. Soinu banda Elmer Bernstein musikagile ezagunak moldatu zuen, Ray Parker Jr musikariaren Ghostbusters abestia filmaren ikur eta doinu ospetsu bilakatu zelarik.

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Peter Venkman (Bill Murray), Ray Stantz (Dan Aykroyd) eta Egon Spengler (Harold Ramis) hirukotearen ikerketa eta jokamolde xelebreen ondorioz New York hiriko Columbiako Unibertsitatetik kaleratutako hiru parapsikologo dira. Halere, etsi beharrean, euren mamu-harrapari negozioa ireki eta punta-puntako teknologia erabiliz naturazgaindiko fenomenoak ikertu eta ektoplasma adierazpenak atzemanteari ekiten diote. Hainbat kasu gora behera batzuekin arrakastaz konpondu ondoren, telebistan agertu eta hirian ospea bereganatu ondorioz Janine Muntz (Annie Potts), idazkari arduragabea, eta Winston Zeddemore (Ernie Hudson) mamu-harrapari laguntzaileak kontratatuko dituzte.

Ghosbusters edo Mamu-harraparien horma-irudia Gasteizen, Euskal Herria.

Euren lehenbiziko bezeroa Dana Barret (Sigourney Weaver) izanen da, txelojole honek bere etxebizitzan ustezko naturazgaindiko ikuskapen bitxia izan ondoren mamu-harrapariak arazoa konpondu dezaten kontratatuko ditu, lasterrera Peter berataz maiteminduko delarik. Bai Dana nahiz bere biziliagun xelebrea den Louis Tulley (Rick Moranis), deabrutu eta eurak bizi diren eraikina (55 Central Park West eraikina) beste mundu batetik datorren izaki suntsitzaile baten Atari modukoa bilakatuko da.

Mamu-harrapariek eraikin hura okultismo zaletua zen arkitektu batek beste dimentsio batetarako atari gisa eraiki zuela jakinen dute, atari honetako zaindariak Giltzen Zaindaria (Tulley) eta Atearen Zaindaria (Barret) direlarik, Venkmanen arerioa eta udal osasun saileko Walter Peck (William Atherton) funtzionarioak mamu-biltegiko argindarra eten eta aurretik ehizatutako mamu guztiak hirian barna ihes egiten dutenean.

Azkenik, Mamu-harrapariek Gozer izakia garaitu eta Dana, Louis eta New York hiria salbatzea lortuko dute, esker oneko hiritar guztien txalo zaparrada eta animo ohiuen artean daudela filma amaituko delarik.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ghostbusters Aldatu lotura Wikidatan