Gipuzkoako Forua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Gipuzkoako Forua Gipuzkoako hainbat lur arautzen zituen legea zen.

XIV. mendean idatzi ziren lehenengoz Gipuzkoako erakunde bati, Ermandadeari, zegozkion artikuluak (Gipuzkoako Ermandadearen sorrera, Tolosako Batzar Nagusiak, 1375; Gipuzkoako Ermandadearen Ordenantzen lehen idazketa, Getariako Batzar Nagusiak, 1397). Nolanahi ere, askoz ere aurreragokoak ziren Gipuzkoako Forua osatzen zuten Lege Zaharrak.

Batzar Nagusiak ziren Gipuzkoako erakunde legegile nagusiak; batzar horietan parte hartzen zuen Gaztelako erregearen ordezkariak edo korrejidoreak, XIII. mendearen hasieratik. Urtean bitan biltzen ziren Batzar Nagusiak ohiko batzarretan, aurrez erabakitako hirian, hasieran, eta hiri-ordena baten arabera, 1472tik aurrera. Premiazko erabaki bat hartu behar zenean biltzen ziren Batzar Bereziak, Usarraga eta Basarteko soroetan hasieran, eta Bidaniko eta Azpeitiko Olazko elizetan, 1461. urtetik aurrera.

Batzar Nagusietako ordezkarien botoa hiri bakoitzeko su- edo etxe-kopuruen araberakoa zen, eta erregeak zin egin behar izaten zuen forua. Erregeak foruen aurkako neurriren bat hartzen bazuen, foru-baimena delakoa erabil zezaketen Batzar Nagusiek, hau da, erregearen erabakiari men ez egiteko gaitasuna. 1550. urte aldera antolatu zen Diputazioa, Batzar Nagusietatik sorturiko erakunde eragilea, korrejidoreak, Batzar Nagusiak bilduriko herriko alkateak eta batzarretan aukeraturiko ahaldun batek osatua; 1748an sortu zen diputatu nagusi kargua. Arazo larriei premiazko irtenbide bat emateko biltzen zen Diputazio Berezia.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]