Usarraga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Usarraga
giza kokalekua
Bidania. Baserri historikoa. Usarraga. 1005.jpg
Administrazioa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaTolosaldea
UdalerriaBidania-Goiatz
Geografia
Koordenatuak43°8′4″N 2°9′40″W
Demografia

Usarraga Bidaniako leku bat da, Hernio, Urkobieta eta Illaun mendien artean. Gaur egun hiru baserri daude gunean, baina luzez Gipuzkoako Batzar Bereziak bertan elkartu ohi ziren[1][2]. Hasiera batean bilerak Usarraga Zaharra baserrian egiten ziren, baina lekura iristea zaila zenez gero, beranduago Bidaniako elizara mugitu ziren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Usarraga izeneko lekuan Gipuzkoako Batzar Bereziak bildu ziren gutxienez 1457tik aurrera, Azkoitian dagoen Basarte lekuarekin batera. Gipuzkoako Batzar Nagusiak ados zeudenez bertan bilera bereziak egitearekin, Henrike IV.a Gaztelakoak baimena eman zuen 1461an bertan biltzarrak egiteko. 1463an emandako baimenaren arabera, batzarrak Bidaniako elizan edo balezta batekin bi edo hiru tirora zegoen beste edozein lekutan egin zitezkeen. Azken batzar berezia 1700eko otsailaren 9an egin zen bertan[2].

Bertan hartutako erabakien artean dago 1481eko urriaren 20an Gipuzkoaren eta Ingalaterraren arteko adiskidetza akordioa egitekoa[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Usarraga» Bidania-goiatz (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).
  2. a b c «USARRAGA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2021-09-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]