Gitarra-anplifikadore
Itxura
| Gitarra-anplifikadore | |
|---|---|
| anplifikadore elektronikoa | |
Gitarra-anplifikadorea[1] seinale elektriko baten anplitudea handitzen duen gailua da. Musikaren arloan, instrumentu elektriko, elektroniko edo grabazio baten seinalea bozgorailuetara bidali aurretik behar adina anplifikatzeko erabiltzen da.[2]
Anplifikadore gehienek musika-tresnaren tonua alda dezakete maiztasun jakin batzuk nabarmenduz edo leunduz eta gitarra-efektuak gehituz, hala nola distortsioa (ohikoenetako bat) eta erreberberazioa. Gitarra modernoen anplifikadoreen sarrera 1/4 hazbeteko jack konektoreena da, sentsore piezoelektriko batetik (gitarra akustiko batean) edo pastilla elektromagnetiko batetik (gitarra elektrikoetan) seinale bat jasotzen duena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «anplifikadore». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Kontsulta data: 2024-08-26).
- ↑ Euskalterm: [Musika Hiztegia] [2011]
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |