Gizakia Helburu

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gizakia Helburu irabazi‑asmorik gabeko erakunde pribatu bat[1] da. Erakunde honek antolatzen eta kudeatzen du droga-menpekotasun problemak pairatzen duten pertsonen tratamendurako eta birgizarteratzeko programa. Programa horri ere, Gizakia Helburu programa esaten zaio. Programa integrala dela esaten dute, drogamenpekotasuna pairatzen dutenei eta beren hurbilenekoei, senideei-eta, zuzenduta dagoelako.

Araban, Gizakia Helburu deituriko programa terapeutiko-hezigarria, 1987ko irailean ekin zion bideari[2]. Bizkaian bi urte lehenago[3].

Nori zuzenduta?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Drogen kontsumoari lotutako arazoak dituzten helduei, bere familia eta gizarte sareari.

Helburu nagusia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tratamenduan dauden pertsonei laguntzea, garapen pertsonala eta soziala lortzeko prozesu bat egitera bultzatzea, drogetatik urrun eta bizitza autonomoa izan dezaten laguntzea.

Zer motatako zerbitzuak eskaintzen ditu?[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizaki helbururen programa tradizionalak hiru fase eskaintzen ditu[4]: harrera, komunitatea (Sendabide Elkartea) eta birgizarteratzea.

Horretarako hainbat baliabide dauzkate:

Harrera Zentroak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laguntza eskatzeko hasiera-hasierako harrera zentroak.

Arreta anbulatorioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balorazio fasea: eskaeraren azterketa egiten den gunea, kasu bakoitza bertako zein kanpoko zerbitzu berezietara bideratuz.

Motibazio fasea: norberaren aldaketa prozesu bat aurrera eramateko, beharrak identifikatzeko laguntza, hasierako helburuak etab. sustatzeko gunea.

Eguneko zentroa. Egunero ordu batzuk zabalik.

Komunitate terapeutikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egoitza-egitura. Komunitatea, autolaguntza talde bat da. Talde-terapia. Musika-terapia. Pertsonak espazio eta denbora egoki batean bizi duen esperientziatzat hartzen dute, hazkuntza pertsonala eragiteko eta jarrera, afektibitate eta kognitibo orekak lortzeko.

Birgizarteratze fasea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arreta anbulatorioa. Tratamenduaren azken helburua, gizabanakoaren autonomia eta bere birgizarteratzea (familian, gizarte sarean, lan edo ikasketa eremuan).

Beste programa batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Programa tradizionalarekin batera, beste lau programa ere eskaintzen dituzte[5]: programa intentsiboa, programa irekia, alkohol programa eta Eraiki programa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gizakia helburu Gipuzkoa - Nortzuk gara. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
  2. Fundación JEIKI. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
  3. Gizakia helburu Bizkaia - Historia. .
  4. Gizakia helburu - programa tradizionala. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).
  5. Zer eskaintzen dugu?. (Noiz kontsultatua: 2018-01-27).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]