Artikulu hau "Kalitatezko 1.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da

Afektibitate

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Musua afektibitate ekintza da.

Afektibitatea sentiberatasuna, maitasuna, amodioa, adiskidetasuna, filiazioa eta pareko emozioak biltzen dituen termino orokorra da. Afektibitatean gizakiak izaten dituen eta atseginak edo desatseginak izan daitezkeen afektu-egoera edo emozio guztiak biltzen dira.

Afektibitatea gizakiak bere buruarenganako, inguru fisikoarekiko eta, batez ere, gizarte-inguruarekiko (hurbilen dituen pertsonenganako, bereziki) bizi eta adierazten dituen afektu-egoerak dira.

Zenbait teoriak, psikoanalisiak, afektibitatea eta nortasuna lotu egiten dituzte, baina beste zenbait ikertzailerentzat, afektibitatea ez da nortasun hori eratzeko funtsezko elementua bada ere.

Spinozaren deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Baruch Spinozaren arabera, ekintza afektibo nagusiak hiru dira: zoriontasuna, tristura eta desira.

Horiek alde fisikora murrizten saiatu zen, apetituaren mailan egon zitezen; hau da, kontzientzia inplikatuta ez dagoenean. Emozioak objetu baten ideia suposatzen dute; adibidez, maitasunak maitearen objetuaren ideia dakar berarekin.

Spinozak tipologia honetan sailkatu zituen:

  • Desira afektibitatea lortzeko ekintza bat gauzatzeko esentzia da.
  • Poztasuna perfekzio maila txikiago batetik handiago baterako gizan trantsizioa da.
  • Tristura perfekzio maila handiago batetik txigiago baterako trantsizioa da.
  • Mirespena zerbaiten imaginazioa da, non arima txundituta geratzen den ez duelako beste pentsamenduekin zerikusirik.
  • Mespretxua arima hain gutxi ikutzen duen pentsamendua da, ezen objetuan bertan esistitzen ez den zerbait pentsatzen duen.
  • Maitasuna kanpo-eragile batek eragindako poztasuna da.
  • Gorrotoa kanpo-eragile batek eragindako tristura da.
  • Joera ideia bat poztasun eragilea den ideiak dakarren poztasuna da.
  • Higuina ideia bat tristura eragilea den ideiak dakarren tristura da.
  • Debozioa esperientzia baten aurrean errenditzea da, normalean alor mistikokoa.
  • Iseka gorroto ditugun gauzetan zerbait mespretxagarria dagoela sinesten dugunean sortzen den poztasuna da.
  • Esperantza etorkizunean zerbait gertatuko dela pentsatzen dugunean sortzen den poztasuna da.
  • Beldurra tristura inkontzientea da, etorkizunean zerbait gertatuko ez dela pentsatzen dugunean.
  • Segurtasuna etorkizunean zerbait gertatuko dela itsu-itsuan sinesten dugunean ematen da.
  • Etsipena etorkizunean zerbait gertatuko ez dela badakigunean gertatzen da.
  • Gozamena poztasuna da, zerbait positiboa espero gabe gertatzen denean.
  • Ahaldura gertatzea espero ez zen zerbaitek ekartzen duen tristura da.
  • Errukia gure berdin bati zerbait txarra gertatzen zaiola ikustean jasaten den tristura da.
  • Onespena beste pertsona bati ongia egin dionarekiko maitasuna da.
  • Aumindura beste bati zerbait txarra egin dionarekiko gorrotoa da.
  • Gehiegizko estimazioa maitasunagatik behar baino gehiago estimatzean datza.
  • Gutxiespena norbait behar baino gutxiago estimatzea da, gorrotoak eraginda.
  • Inbidia gorrotoa da, beste baten zorionak eragindakoa.
  • Asebetetzea banakoak bere buruari edo bere gaitasunei onespena ematen dionean gertatzen den poztasuna da.
  • Apaltasuna banakoak bere burua ezgai ikusten duenean gertatzen den tristura da.
  • Damutasuna egin dugun zerbaiten aurrean sortzen den tristura da.
  • Harrokeria nork bere burua behar baino gehiago estimatzean datza.
  • Doilorkeria nork bere burua behar baino gutxiago estimatzean datza.
  • Aintza beste jendeak gure ekintza bat goraipatzen dutela pentsatzen dugunean gertatzen da.
  • Lotsa gainerakoek gure ekintza bat gutxiesten dutela pentsatzen dugunean gertatzen da.
  • Nostalgia zerbait izateko nahia da, gauza honen oroitzapenek lortuko ez dugula esaten digutenean.
  • Emulazioa desiratzen dugun zerbait da, besteek ere desiratzen dutela pentsatzen dugulako.
  • Eskerra ongi egin digunari era berean ongia egiteagatik egiten dugun saiakera da.
  • Haserrea gorroto dugunari gazikia egiteko desira da.
  • Mendekua guri gaizkia egin digunari, era berean, gaizkia itzultzeko desira da.
  • Krudeltasuna maite dugun pertsona bati gaizkia egiteko desira da.
  • Beldurra zerbait negatiboa ekiditeko nahia da.
  • Humanitatea gizakiei gustatzen zaiena egiteko desira da eta gustatzen ez zaiena ez egitekoa.
  • Guraria aintza izateko desira sendoa da.
  • Sabelkeria jatearekiko maitasuna edo desira neurrigabea da.
  • Mozkortasuna edatearekiko maitasuna edo desira neurrigabea da.
  • Zuhurkeria aberastasunak izatearekiko maitasun edo desira neurrigabea da.
  • Haragikeria maitasun edo sexuarekiko desira sendoa da.

Emozioak eta afektibitateak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Neurobiologian, emozioak eta horiei harremandutako erreakzioak gorputzarekin lotuta daude; aldiz, afektibitateak garunari elkarlotuta daude. Autore batzuk diote, emozioak prozesu indibidualak direla eta afektibitateak bi edo pertsona gehiago erlazionatzen dituen prozesua dela. Beste autore batzuk, Spinozak bezala, emozioak garunarekin lotzen dituzte eta afektibitateak gorputzari.

Era berean, Antonio Damasiok zuhaitz moduko bat proposatzen du, non sentimenduetara eramaten gaituen mailak azaltzen diren:

  1. Erantzun inmuneak, oinarrizko erreflexuak, erregulazio metabolikoa.
  2. Min eta gozamen portaerak.
  3. Instintu eta motibazioak.
  4. Emozio primario eta sozialak (enpatia, lotsa, doilorkeria, mespretxua, eskerra...).
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Afektibitate