Gizon zaharra biluzik eguzkitan
Gizon zaharra biluzik eguzkitan (Vell nu al sol) | |
---|---|
![]() | |
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Mariano Fortuny Marsal |
Sorrera-urtea | 1871 |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 76 (![]() ![]() |
Genero artistikoa | biluzia eta erretratua |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Pradoko Museoa |
Bilduma | Pradoko Museoa |
Inbentarioa | P002612 |
Gizon zaharra biluzik eguzkitan, (katalanez: Vell nu al sol), Marià Fortuny margolari katalanak 1871an, olioaz egindako margolan ezaguna da. Gai honen inguruko obra desberdinak egin zituen baina ezagunena, ziur aski, Pradoko Museoan erakusten dena da.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolanean gizon bat ikusten dugu, biluzik gerritik gora. Hondo ilun baten aurrean dago eguzkitan. Eguzkiaren eraginak atzeko hondo gainean garrantzi handia du lan honetan. Oihalean zehaztasun maila desberdinak azter daitezkeen; esaterako, zaharraren aurpegian zehaztasuna handiak nabaritzen dira. Gizonak begiak itxita ditu eta besoak zabalik, eguzkiaren eragina hobeto jasotzeko.
Estiloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Margolan honek, errealismoarekin lotua, badu aldiz, inpresionismoaren eragin nabariak. Naturalismoa ere, hau da, errealitatearen alde gordinena, presente dago. Konposizioan ere Jusepe de Ribera margolariaren eragina nabaria da.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Pradoko Museoaren online galeria.
- (Gaztelaniaz):ArteHistoria orrialdearen komentarioa.