Jusepe de Ribera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jusepe de Ribera
Giuseppe Macpherson - Jusepe de Ribera.jpg
Bizitza
Jaiotza Xàtiva1591ko urtarrilaren 12a
Herrialdea Valentziako Erresuma
Heriotza Napoli1652ko irailaren 2a (61 urte)
Hobiratze lekua Santa Maria del Parto a Mergellina, Naples Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Irakaslea(k) Francisco Ribalta
Ikaslea(k) Luca Giordano
Jarduerak
Jarduerak margolaria eta grabatzailea
Lantokia(k) Valentzia
Erroma
Parma eta Napoli
Lan nabarmenak Saint Bartholomew Itzuli
Philosopher with Mirror Itzuli
Jusepe de Ribera (XIX. mendeko grabatua)
Sileno horditurik, 1626

Jusepe de Ribera (Xàtiva, Valentzia, 1591ko urtarrilaren 12a - Napoli, Italia, 1652ko irailaren 2a) —txikia zenez, Italian lo Spagnoletto («Espainiartxo») deitua— pintorea eta inprimatzailea izan zen. Espainiako pintore barroko nagusietako bat izan zen eta, bereziki, erlijio eta mitologiako eszenetan erakutsi zuen errealismo biziarengatik nabarmendu zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Italian eman zituen bizitzako urte gehienak. Badirudi Francisco Ribaltarekin egon ondoren Italia aldera jo zuela, Parmara lehenik eta Erromara gero (1608-1610). Garai hartan, Napoli Espainiako koroaren mendean zegoen: hantxe ezkondu zen (1616) eta hantxe ezarri pintura-lantegia, erregeordeen eta Erromako hierarkia katolikoaren zerbitzuan. Caravaggioren jarraitzaile nagusietako bat izan zen Italian. Erlijio-gaiak bezala (1616-1620, Osunako kolegiatako erretaula; 1624, San Bartolomeren martiritza), maisutasun handiz landu zuen, besteak beste, mitologiaren mundua (1626, Sileno horditurik; 1634, Bakoren alegia; 1637, Venus eta Adonis; 1637, Apolo eta Marsia). Azken muturrera eraman zuen eszenetako errealismoa, eta ezohiko pertsonengana jo zuen zenbaitetan (1631, Abruzziko emakume bizarduna), baina gehiago izan ziren kaleko erretratu arruntak (1637, Edale alaia; 1637, Neskatxa panderojotzailea; 1643, Nanoa eta txakurra); dastamena, entzumena eta usaimenaren pertsonifikazioak ere aurkeztu zituen obra banatan. Konposizio-maila handiko obrak ere egin zituen, bizitzako azken urteetan, batez ere Jakoben ametsa, 1639; Errege Magoen adorazioa, 1651; eta Apostoluen jaunartzea, 1651. Bizirik zegoela, ospe handia izan zuen Europa guztian, eta bereziki preziatu zuten XVIII. mende bukaeratik aurrerako pintore erromantikoek.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jusepe de Ribera Aldatu lotura Wikidatan