Glukagoi (sendagaia)
Glukagoi (sendagaia) | |
---|---|
Mota | farmako |
Identifikatzaileak |
Glukagoia sendagai eta hormona bat da.[1] Sendagai moduan hainbat kalte tratatzeko erabiltzen da, haien artean, hipoglizemia beta blokeatzaileen gaindosia, kaltzio kanalen blokeatzaileen gaindosia eta anafilaxia pairatzen dutenak baina epinefrinaz ez direnak sendatzen.[2] Glukagoia muskulu barneko, zain barruko edo larruazalpeko injekzio bidez txertatzen da.[2] Gainera sudurraren bidez sartzen den bertsio bat erabili daiteke.[3]
Kontrako ondorio ohikoenak oka egitea izaten da.[2] Beste ondorio kaltegarri batzuk odoleko potasio maila baxua eta presio arterial baxua dira.[1] Ez da gomendatzen feokromozitoma edo insulinoma duten pertsonentzat.[2] Ez da aurkitu haurdunaldian erabiltzea kaltegarria denik.[4] Glukagoia sendagai glukogenolitikoen familian dago.[2] Haren lana gibelak glukogenoa apurtzea glukosan eragitea da. [2]
Glukagoia Estatu Batuetan medikuntzan erabiltzeko onartu zuten 1960an.[2] Osasunaren Mundu Erakundearen Oinarrizko Sendagaien Zerrendan dago.[5] Glukagoi hormonaren forma fabrikatu bat da.[2] Bertsio generiko bat eskuragarri dago Estatu Batuetan 2020ko abendutik.[6]
Erabilera medikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Odoleko azukre-maila baxua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glukagoi injektagarri bat lehen sorospenenetako atal bat izan daiteke odoleko azukre gutxiko kasuetan, hots, pertsona konorterik gabe dagoenenan edo beste arrazoi batzuengatik glukosa ahotik edo zain barnetik hartu ezin duenean.
Glukagoia muskulu barneko, zain barruko edo larruazalpeko injekzio bidez txertatzen da, eta berehala igotzen du odoleko glukosa maila. Forma injektagarria erabili ahal izateko, erabili baino lehen berreraiki behar da, eta horretarako diluitzaile esteril bat injektatu behar da glukagoi hautsa duen bide batean, hormona oso ezegonkorra baita disolbatzen denean. Egoera likidoan, glukagoiak zuntz amieloideoak sor ditzake, edo glukagoiaren peptido indibidualez osaturiko proteina-kate sendoki lotuak, eta behin glukagoia fibrilizatzen hasten denean, funtzionaltasuna galtzen du, gorputzak ezin baitu glukagoia forma horretan xurgatu ezta erabili ere.
Berreratze prozesuak glukagoia erabiltzea zailagoa bihurtzen du, nahiz eta hainbat enpresa glukagoi hori erabilgarria bihurtuko duen produktu batzuk garatzen ari diren.
Beta-blokeatzaileen gaindosia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ebidentzia anekdotikoek glukagoi dosi handiagoen onura iradokitzen dute beta blokeatzaileekin gaindosia tratatzerako orduan; ekintza mekanismo probablea miokardioan cAMPa handitzea da, bigarren mezulari β-adrenergikoaren sistema ekidinez.[7]
Anafilaxia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Anafilaxia duten eta beta blokeatzaileen eraginpean dauden pertsona batzuk epinefrinarekiko erresistenteak dira. Egoera honetan, zain-barnetik glukagoia txertatzea baliagarria izan daiteke pazienteen tentsio arterial baxua tratatzeko.[8]
Trabatutako elikadura-boloa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glukagoiak esofagoaren esfinterra erlaxatzen du eta elikadura boloa hestegorrian trabatzen denean (steakhouse sindromea) erabil daiteke.[9] Glukagoiaren eraginkortasunaren froga gutxi egin dira aplikazio honetarako.[10][11][12] Glukagoiak goragalea eta okadak eragin ditzake,[12] baina glukagoiaren segurtasuna kontuan hartuta, aukera onargarritzat jotzen da, beste tratamendu batzuk eratzeko orduan atzerapenik eragiten ez duen bitartean.[13][14]
Kolangiopankreatografia atzerakoi endoskopikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glukagoiak eragidako cAMParen handitzeak muskulu leun esplaknikoaren erlaxazioa eragiten du, duodenoaren kanulazioa ahalbidetuz kolesteroliopankreatografia endoskopiko atzerakoian (ERCP).
Albo ondorioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glukagoiak oso azkar eragiten du, albo efektu ohikoenen artean buruko mina eta goragalea daude.
Medikamentuen arteko elkarrekintzak: Glukagoiak aho-bidezko antikoagulatzaileekin soilik interakzionatzen du, odoljarioa areagotuz.[15]
Kontraindikazioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glukagoia klinikoki hipogluzemia mota ezberdinak tratatzeko erabili daitekeen arren, ez dago aholkatuta feokromozitoma duten pazienteengan, tumorea katekolaminak askatzera bultza baitezake, eta horrek tentsio arteriala bat-batean igotzea ekar baitezake.[16] Era berean, glukagoia kontraindikatuta dago intsulinoma duten pazienteengan, bere efektu hipergluzemikoak intsulina askatzera bultza baitezake, hipogluzemia berriz ere izatera eramanez.[16]
Mekanismoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Glukagoia behin odolean sartuta gibelak hartuko du. Ondoren, glukagoia G proteina-errezeptoreari lotuko zaio, mintz plasmatikoan kokatzen dena. Errezeptorearen konformazio aldaketa emango da gero eta ondorioz, G proteina aktibatuko da. Proteina heterotrimeriko honek , eta azpiunitateak ditu. Proteina aktibatuak errezeptorearekin interakzionatzen duenean azpiunitateari lotutako GDPa GTP batez ordezkatzen da eta azpiunitatearen askapena eragiten du.[17]
Aske geratutako azpiunitateak, alfa, erreakzio kateko hurrengo entzima espezifikoki aktibatzen du: adenilato ziklasa. Honek, adenosina monofosfato ziklikoa (cAMP) sintetisatzen du, zeinak proteina kinasa A aktibatzen duen. Ondoren, A kinasak fosforilasa kinasa aktibatuko du, eta honek glukogeno fosforilasa b fosforilatuko du. Ondorioz, forma aktiboa lortuko du azkenak, fosforilasa a deiturikoa. A fosforilasa glukosa-1-fosfatoa glukogeno polimeroetatik jariatzeaz arduratzen da.[17]
Gainera, gibelean gertatzen den glukolisi eta glukoneogenesiaren koordinatuaren kontrola fructosa-2,3-bisfosfato entzimaren fosforilazio egoeraren arabera doituko da. Aurretik aipatutako A fosforilasa entzima aktiboak, fruktosa-2,6-bisfosfatasa eta fosfofruktokinasa-2 entzimen kate polipeptidiko bifuntzionalean dagoen serina bat fosforilatuko du.[18] Erreakzio honen ondorioz, entzimak aktibatu eta inhibituko ditu, hurrenez hurren. Beraz, fruktosa-2,6-bisfotoak katalizatzen duen erreakzioa (fruktokinasa-1 entzimaren aktibatzaile potentea, glikolisiaren pausu erregulatzailea)[19] erregulatuko da polipeptidoaren sintesia geldotuz, eta beraz, glikolisia inhibituz eta glukoneogenesiaren nagusitasuna ahalbidetuz. Prozesu guzti hau itzulgarria izango da glukagoi faltaren aurrean.
Glukagoiaren bidezko PKAren estimulazioak, pirunato kinasa entzima glikolitikoa ere inaktibatuko du.[20]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1920ko hamarkadan, Kimballek eta Murlinek estraktu pankreatikoak aztertu zituzten, eta propietate hipergluzemikoak zituen substantzia gehigarri bat aurkitu zuten. Glukagoia 1923an deskribatu zuten.[21] Glukagoiaren aminoazidoen sekuentzia 50eko hamarkadaren amaieran deskribatu zen.[22] Fisiologian eta gaixotasunean izan zuen eginkizunaren ezagutza osoagoa ez zen ezarri 70eko hamarkadara arte.
Sudur bidezko bertsio bat onartu zen Estatu Batuetan eta Kanadan erabiltzeko 2019an.[23][23][24][24]
2020ko abenduaren 10ean, Sendagaien Europako Agentziaren (EMA) Giza Erabilerarako Sendagaien Komiteak (CHMP) aldeko iritzia eman zuen, eta Ogluo sendagaia merkaturatzeko baimena ematea gomendatu zuen, diabetes mellitusean hipogluzemia larria tratatzeko.[25] Sendagai honen eskatzailea Xeris Pharmaceutical Ireland Limited da. Europar Batasunaren erabilera medikorako onartu zen 2021eko otsailean.[26]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b British national formulary : BNF 69 (69 ed.). British Medical Association. 2015. p. 487. ISBN 9780857111562.
- ↑ a b c d e f g h Glucagon. The American Society of Health-System Pharmacists. Aipuaren errorea: Invalid
<ref>
tag; name "AHFS2016" defined multiple times with different content - ↑ Txantiloi:Cite press release
- ↑ «Glucagon (GlucaGen) Use During Pregnancy» www.drugs.com.
- ↑ WHO/MVP/EMP/IAU/2019.06. License: CC BY-NC-SA 3.0 IGO.
- ↑ Txantiloi:Cite press release
- ↑ White CM (May 1999). "A review of potential cardiovascular uses of intravenous glucagon administration". Journal of Clinical Pharmacology. 39 (5): 442–7. doi:10.1177/009127009903900502. PMID 10234590. S2CID 34512730.
- ↑ Tang AW (October 2003). "A practical guide to anaphylaxis". American Family Physician. 68 (7): 1325–32. PMID 14567487.
- ↑ Ko HH, Enns R (October 2008). "Review of food bolus management". Canadian Journal of Gastroenterology. 22 (10): 805–8. doi:10.1155/2008/682082. PMC 2661297. PMID 18925301.
- ↑ Arora S, Galich P (March 2009). "Myth: glucagon is an effective first-line therapy for esophageal foreign body impaction". Canadian Journal of Emergency Medicine. 11 (2): 169–71. doi:10.1017/s1481803500011143. PMID 19272219.
- ↑ Leopard D, Fishpool S, Winter S (September 2011). "The management of oesophageal soft food bolus obstruction: a systematic review". Annals of the Royal College of Surgeons of England. 93 (6): 441–4. doi:10.1308/003588411X588090. PMC 3369328. PMID 21929913.
- ↑ a b Weant KA, Weant MP (April 2012). "Safety and efficacy of glucagon for the relief of acute esophageal food impaction". American Journal of Health-System Pharmacy. 69 (7): 573–7. doi:10.2146/ajhp100587. PMID 22441787.
- ↑ Ikenberry SO, Jue TL, Anderson MA, Appalaneni V, Banerjee S, Ben-Menachem T, Decker GA, Fanelli RD, Fisher LR, Fukami N, Harrison ME, Jain R, Khan KM, Krinsky ML, Maple JT, Sharaf R, Strohmeyer L, Dominitz JA (June 2011). "Management of ingested foreign bodies and food impactions". Gastrointestinal Endoscopy. 73 (6): 1085–1091. doi:10.1016/j.gie.2010.11.010. PMID 21628009.
- ↑ Chauvin A, Viala J, Marteau P, Hermann P, Dray X (July 2013). "Management and endoscopic techniques for digestive foreign body and food bolus impaction". Digestive and Liver Disease. 45 (7): 529–42. doi:10.1016/j.dld.2012.11.002. PMID 23266207.
- ↑ Koch-Weser J (March 1970). "Potentiation by glucagon of the hypoprothrombinemic action of warfarin". Annals of Internal Medicine. 72 (3): 331–5. doi:10.7326/0003-4819-72-3-331. PMID 5415418.
- ↑ a b "Glucagon kit". DailyMed. Retrieved 27 February 2021.
- ↑ a b Rix, Iben; Nexøe-Larsen, Christina; Bergmann, Natasha C.; Lund, Asger; Knop, Filip K. (2000), Feingold, Kenneth R.; Anawalt, Bradley; Boyce, Alison; Chrousos, George (eds.), "Glucagon Physiology", Endotext, South Dartmouth (MA): MDText.com, Inc., PMID 25905350, retrieved 6 April 2022
- ↑ Hue L, Rider MH (July 1987). "Role of fructose 2,6-bisphosphate in the control of glycolysis in mammalian tissues". The Biochemical Journal. 245 (2): 313–24. doi:10.1042/bj2450313. PMC 1148124. PMID 2822019.
- ↑ Claus TH, El-Maghrabi MR, Regen DM, Stewart HB, McGrane M, Kountz PD, Nyfeler F, Pilkis J, Pilkis SJ (1984). The role of fructose 2,6-bisphosphate in the regulation of carbohydrate metabolism. Current Topics in Cellular Regulation. Vol. 23. pp. 57–86. doi:10.1016/b978-0-12-152823-2.50006-4. ISBN 9780121528232. PMID 6327193.
- ↑ Feliú JE, Hue L, Hers HG (August 1976). "Hormonal control of pyruvate kinase activity and of gluconeogenesis in isolated hepatocytes". Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America. 73 (8): 2762–6. Bibcode:1976PNAS...73.2762F. doi:10.1073/pnas.73.8.2762. PMC 430732. PMID 183209.
- ↑ Kimball C, Murlin J (1923). "Aqueous extracts of pancreas III. Some precipitation reactions of insulin". J. Biol. Chem. 58 (1): 337–348. doi:10.1016/S0021-9258(18)85474-6. Archived from the original on 29 September 2007.
- ↑ Bromer W, Winn L, Behrens O (1957). "The amino acid sequence of glucagon V. Location of amide groups, acid degradation studies and summary of sequential evidence". J. Am. Chem. Soc. 79 (11): 2807–2810. doi:10.1021/ja01568a038.
- ↑ a b .
- ↑ a b .
- ↑ .
- ↑ .
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- «Glucagon» Drug Information Portal (U.S. National Library of Medicine).
- «Glucagon hydrochloride» Drug Information Portal (U.S. National Library of Medicine).
- «Glucagon Nasal Powder» MedlinePlus.