Go (programazio lengoaia)
| Go | |
|---|---|
| Paradigma | konpilatua, konkurrentea, inperatiboa, egituratua |
| Diseinatzailea | Robert Griesemer Rob Pike Ken Thompson |
| Garatzailea | Google Inc. |
| Agerpena | 2009ko azaroaren 10an |
| Kaleratze Egonkorra | 1.73 / 2016ko urriaren 19an |
| Sistema Eragilea | Linux, OS X, FreeBSD, NetBSD, OpenBSD, Windows, Plan 9, Dragonfly BSD, Solaris |
| Lizentzia | BSD lizentzia |
| Luzapena | .go |
| Webgunea | https://golang.org/ |
| Inplementazioak | |
| gc, gccgo | |
Go programazio lengoaia software librea eta kode irekikoa da, Google-ek 2007an sortutakoa. Konpilatua eta konkurrentea da, eta C lengoaiaren sintaxian oinarrituta dago.
Lengoaiaren tresnak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beste programazio lengoai batzuk bezala, Go-k kode-arazketa, kodea exekutatzeko edo probak egiteko, komando batzuk eskaintzen ditu.
go build, paketeak eta fitxategiak konpilatzen ditugo clean, objektu fitxategiak ezabatzen ditugo doc, pakete baten dokumentazioa erakusten dugo env, Go ingurunearen informazioa pantailaratzen dugo fix, paketeak konpontzen ditugo fmt, kodea formateatzen dugo generate, Go fitxategiak sortzen ditu kode-iturria prozesatuzgo get, urruneko pakete eta menpekotasunak jaitsi eta instalatzen ditugo install, pakete eta menpekotasunak konpilatu eta instalatzen ditugo list, paketeen zerrenda pantailaratzen dugo run, Go programa konpilatu eta abiarazten dugo test, proba paketeakgo tool, zehaztutako go tresna abiarazten dugo version, Go bertsioa erakusten dugo vet, kode-iturria erroreak bilatzen ditu.
Sintaxia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Go-ren sintaxia kode zehatza eta irakurgarri mantenduz, C-ren sintaxian aldaketa batzuk egiten ditu. Aldagaiak deklaratzeko orduan i := "nire aldagaia" edo i := 3.2 idatzi daiteke, hau da, aldagaiaren mota adierazi gabe. Aldagaiaren mota adierazi nahi denean, hau beste lengoaiek egiten duten ez bezala, alderantziz egiten da. C-n adibidez, hau egingo genuke int a, b;, Go-n berriz, var a, b int.
Ez da beharrezkoa adierazpen bakoitzaren amaieran puntu eta koma ipintzea. Funtzioek balio bat baino gehiago itzul ditzakete.
Adibideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kaixo mundua adibidea:
package main
import "fmt"
func main() {
fmt.Println("Kaixo Mundua!")
}
package main
import "fmt"
// fib Fibonacci zenbakiak itzultzen dituen
// funtzio bat itzultzen du.
func fib() func() int {
a, b := 0, 1
return func() int {
a, b = b, a+b
return a
}
}
func main() {
f := fib()
// Funtzio deiak ezkerretik eskumara burutzen dira.
fmt.Println(f(), f(), f(), f(), f())
}
C++-ren komentario sintaxi berdina erabiltzen du:
/* ...
...
... */
// ...
Kanpo Loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Webgune ofiziala