Gocta ur-jauzia
| Gocta ur-jauzia | |
|---|---|
| Mota | ur-jauzia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 6°01′23″S 77°53′14″W / 6.0231°S 77.8872°W |
| Estatu burujabe | |
| Peruko eskualdea | Amazonas Department |
| Babestutako-eremua | Comunal San Pablo - Catarata Gocta (en) |
Gocta ur-jauzia edo La Chorrera Peruko oihanean aurkitzen den ur-jauzi bat da, herrialde hartako hirugarren altuena, eta munduko 17.a.[1]
Peruri dagokion Amazonas oihanaren barnean aurkitzen da, San Pablo, Cocachimba eta La Coca herrixketatik gertu.[2]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2002an aurkitu zuen Stefan Ziemendorff alemianiarrak eta Peruko gidari talde batek[2]. Aurkikuntzaren ondoren Ziemendorff ek Peruko Gobernuari eskatu zon Peruko ur-jauziak identifikatu eta neur zitzala. Ziemendorff berak neurtu zuen Gocta ur-jauzia 2006an eta 771 metrotako altuera zuela ikusi zuen[3]. Horrela beraz Peruko hirugarren ur-jauzi altuena da Hiru ahizpen ur-jauzien (914m) eta Yumbilla ur-jauziaren (895m) atzetik.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Peruko oihanean 2.300 metro inguruko altueran kokaturik dago. Cocahuayco ibaiak egiten duen ur-jauzia da. Bi jauzi ditu eta guztira 771 metrotako altuera hartzen du. Urtaroaren arabera ur emaria asko aldatzen da.
Kondaira
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urre koloreko ilea zuen lamia bat bizi zen Gocta ur-jauzian eta ezkutaturik zeukan altxorra zaintzen zuen. Inguratzen ziren guztiak desagertarazten zituenez ur-jauziaren kokapenak sekretua izaten jarraitu zuen mendeetan zehar.[2]
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gocta ur-jauzia.
-
Gocta ur-jauzia, oihanean.
-
Goiko begiralekua Lámud herrian ("Hilen herria")
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Tallest and Largest Waterfalls at the World Waterfall Database» www.worldwaterfalldatabase.com (kontsulta data: 2024-08-31).
- ↑ a b c www.peru.travel (kontsulta data: 2024-08-31).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La gigantesca cascada secreta de la sirena y la serpiente» El País 2006-03-10 ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2024-08-31).
