Golgota (eleberria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Golgota
Datuak
Idazlea (2008)
Argitaratze-data2008
GeneroaEleberria
HerrialdeaEuskal Herria
Orrialdeak228

Golgota liburua 2008.urtean kaleratu zen[1]. Espainiako Gerra Zibilean oinarrituta historia lazgarria jaso zuen Xabier Montoiak liburu honetan. 1936ko uda hasieran frankistek Felisaren aita eta ahizpa hil zituzten, bide baten bazterrean fusilaturik. Amak ezingo dio egoera horri buelta eman. Gerra ondoren, Felisa moja sartu zen, ahizpa Elena bezala, baina han ere gorrien familiakoa izateagatik, bazterkeria eta gorrotoa ezagutuko zituen.

Eleberria benetan gertatutako gertakizunetan oinarrituta dago.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Montoia, Xabier. (2008). Golgota. Elkar ISBN 978-84-9783-635-7. PMC 751852248. (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
  2. Orzaiz, Ion. «Diktadurak ebatsi zien haurtzaroa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
  3. Arin, Nagore. «Josefina Lamberto hil da, oroimen historikoaren defendatzaile eta Maravillas Lambertoren ahizpa» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]