Gomez Addams

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gomez Addams
Addams familia
Argitalpena
SortzaileaCharles Addams
Ageri den obrak
Interpretatzailea
Lan eratorriak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
EgoitzaWestfield (New Jersey)
Jardueraabokatua
Familia
Ezkontidea(k)Morticia Addams
Seme-alabak

Gomez Addams The Addams Family serieko fikziozko pertsonaia bat da, Charles Addams karikaturagile estatubatuarrak sortutako fikziozko gizona.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Addamsen marrazki bizidunetan, Gomezek —familiako kide guztiek bezala— ez zuen izenik. The Addams Family telesaila garatzen ari zirenean, Charles Addamsek pertsonaia Repelli edo Gomez izendatzea proposatu zuen. Addamsek John Astin erretratulari utzi zion azken aukera eta hark Gomez aukeratu zuen.

Latinoamerikako munduan "Gómez" zorrozki abizena denez, pertsonaiaren izena "Homero" bihurtu zen Latinoamerikako itzulpenetan. Espainian, Gómez deitzen da.

Pertsonaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gomez aberats xelebre bat da. Morticia Addams emazteaz oso maiteminduta dago, eta emakumeak frantsesez hitz egiten duenean, ezin du kontrolatu musu emateko bulkada (eskuetatik besaurreetaraino). Gomez espainiarra da, gaztelaua. Bere amarekin bizi da, Grandmama Addamsekin (filmen egokitzapenean bere amaginarreba den arren) eta Fester Addamsekin, jatorrizko seriean Morticiaren osaba zena baina beste bertsio guztietan Gomezen anaia dena. Abokatua den arren, bere ondasun handiak lan xelebreetan aritzeko aukera ematen dio. Inbertsioak ditu mundu osoan (krokodilo haztegi bat barne) baina inoiz ez dio axola burtsako bajak, nahiago du bere zaletasunetan aritu; jostailuzko trenak jo, lehoiak eta beste basapiztiak hezi, esgrima, tangoa eta zartailua erabili (askotan bere emazte Morticiarengan kidetasun sadomasokistatzat har daitekeena). Gomezek gaitasun atletiko handiak ditu eta akrobazia oso aurreratuak egiteko gai da; gainera, habanoak erretzea gustatzen zaio.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morticia Addams aktore desberdinek antzeztu dute:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]