Charles Addams
Charles Addams | |
---|---|
(1947) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Charles Samuel Addams |
Jaiotza | Westfield, 1912ko urtarrilaren 7a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | estatubatuar ingelesa |
Heriotza | St. Clare's Hospital (en) , 1988ko irailaren 29a (76 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Charles Huy Addams |
Ama | Grace Spear |
Ezkontidea(k) | Barbara Jean Day (en) (1942 - 1950) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Westfield High School (en) Colgate University (en) (1929 - 1930) Pennsylvaniako Unibertsitatea (1930 - 1931) Grand Central School of Art (en) (1931 - 1932) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | ilustratzailea, margolaria, idazlea, marrazkilaria, gidoilaria eta komikigilea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
charlesaddams.com | |
|
Charles Samuel Addams, ezagunago Charles Addams gisa, (Westfield (New Jersey), 1912ko urtarrilaren 7a - St. Clare's Hospital (New York), 1988ko irailaren 29a) Ameriketako Estatu Batuetako komikigilea izan zen. Bere lanen ezaugarriak umore beltza eta pertsonaia makabroak ziren. Bere lan ezagunena Addams familiaren inguruko komiki-saila izan zen; lan horietan oinarrituta filmak eta musikalak egin dira.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Charles Samuel Addams Westfielden jaio zen, New Jerseyn, Ameriketako Estatu Batuetan. Grace M. (jaia Spears) eta Charles Huy Addamsen semea zen. Philadelphiako Pennsylvaniako Unibertsitatean ikasi zuen. Hango "College Hall"eko arkitekturan inspiratu zen Addams familiaren trama marrazteko.[1] Denbora gutxi eman zuen publizitateko marrazkilari gisa, 1933an The New Yorkeren bere lehen istoriotxoa plazaratu aurretik. Bere umore beltzeko karikaturengatik ospetsu bihurtu zen, itxura txarreko pertsonaien portaera morbidoa irudikatzen baitzuten, batez ere familia normal baten antzeko jarduerak egiten zituen familia makabro bat. Pertsonaia hauek geroago The Addams Family sortzeko balio izan zuten, 1960ko hamarkadako telesail bat, ondoren lau aldiz zinemara eraman zena. Addamsek 1.330 baino gehiago marrazki satiriko egin zituen.
1988ko irailaren 29an hil zen St. Clare's Hospital and Health Center, New York, bihotzekoak izan ostean.[2]
Argitalpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Drawn and Quartered (1942)
- Addams and Evil (1947)
- Afternoon in the Attic (1950)
- Monster Rally (1950)
- Homebodies (1954)
- Nightcrawlers (1957)
- Dear Dead Days (1959)
- Black Maria (1960)
- Drawn and Quartered (1962)
- The Groaning Board (1964)
- The Chas Addams Mother Goose (1967)
- My Crowd (1970)
- Favorite Haunts (1976)
- Creature Comforts, (1981)
- The World of Charles Addams (1991, hil ondorengoa)
- Half - Baked Cookboo (2005, hil ondorengoa): marrazkien antologia da
- Happily Ever After: A Collection of Cartoons to Chill the Heart of Your Loved One (2006, hil ondorengoa): marrazkien antologia da
- The Addams Family: An Evilution (2010, hil ondorengoa)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez):Charles Addams Fundazioa.