Gonzalo Gomez Butroe
Appearance
Gonzalo Gomez Butroe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1340? (683/684 urte) |
Herrialdea | Bizkaia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak |
Gonzalo Gomez Butroe, izengoitiz Butroe Zaharra (1340? - San Vicente, 1423?), Bizkaiko Ahaide Nagusia izan zen, Butroeko Jauna eta Bizkaiko oinaztarren buruzagia.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1390. urtean Bizkaiko beste ahaide nagusiak bildu zituen Gaztelako Erregeak zergak kobratzeko eskubidea eman ziezaiela eskatzeko asmoz. 1421ean Medinara joan zen Joan Aragoiko infantearen aldeko borrokara. Joan II.a erregearen zerbitzari leiala izan zen; San Vicente herrian hil zen 1423ean (1435ean, batzuen ustez).
Maria Alonso Muxikakoarekin ezkondu zen eta bi seme izan zituen: Joan, Muxika eta Aramaioko Jauna eta Gomez Gonzalez, Butroeko Jauna. Joana eta Alfontsa alabek Altzaa eta Ormazako etxeak hartu zituzten oinordekotzan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.