Gonzalo Herralde

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gonzalo Herralde
Bizitza
JaiotzaBartzelona1949ko urriaren 22a (74 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria
IMDB: nm0380299 Edit the value on Wikidata

Gonzalo Herralde (Bartzelona, Katalunia, 1949ko urriaren 22a) kataluniar zinema zuzendaria da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Psikologia- eta medikuntza-ikasketak egin zituen, baina bukatu gabe utzita, antzerkigintzan hasi zen lehenbizi eta zinemagintzan gero, Parisen. 1970ean egin zuen lehen film laburra, Cartel. Bien bitartean, semiotikako eta artearen historiako ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitatean.

1971 eta 1974 bitartean, zenbait film labur egin zituen: Bocaccio va a New York (1971, "Bocaccio New Yorkera doa"), Un cochero impertinente (1973, "Zalgurdi-gidari lotsagabea") eta Mi terraza (1974, "Nire terraza"). Azken urte horretan bere produkzio-etxea sortu zuen, eta debuta egin zuen film luzeen zuzendari gisa: La muerte del escorpión (1975, "Arrabioaren heriotza"). Bi urte geroago, esperimentu bat egin zuen Raza, el espíritu de Franco ("Arraza, Francoren espiritua") filmarekin: Alfredo Mayo eta Pilar Francori egindako elkarrizketak tartekatu zituen Saenz de Herediaren film horren sekuentzien artean. 1978an, El asesino de Pedralbes ("Pedralbesko hiltzailea") filmean, Bartzelonako goi-burgesiako senar-emazte batzuen hilketa kontatu zuen. Filmak gaztelaniazko ekoizpen onenaren Kantauriko Perla saria irabazi zuen Donostiako Zinemaldian.

Beste lan batzuk: Vértigo en Manhattan (1980, "Zorabioa Manhattanen"), Últimas tardes con Teresa (1983, "Azkeneko arratsaldeak Teresarekin"), Laura, del cielo llega la noche (1986, "Laura, zerutik dator gaua"), eta Proceso al azar (1989, "Halabeharraren araberako auzia").

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1975. La muerte del escorpión
  • 1977. Raza, el espíritu de Franco
  • 1978. El asesino de Pedralbes
  • 1980. Vértigo en Manhattan
  • 1983/4. Últimas tardes con Teresa
  • 1986. Laura a la ciutat dels sants
  • 1991/3. La febre d'or

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]