Gorostiza baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gorostiza
Kokalekua
Lurraldea Gipuzkoa
Udalerria Arrasate
Auzoa Uribarri
Gorostiza baserria hemen kokatua: Gipuzkoa
Gorostiza baserria
Gorostiza baserria
Gorostiza baserria (Gipuzkoa)
Ezaugarriak
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 1994ko ekainaren 20a

Gorostiza baserria Arrasateko Uribarri elizateko hirigunean dagoen baserria da.

1994ko ekainaren 20an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal baserrigintza ereduari jarraitzen dion eraikina da, nahiz eta gaur egun inguru urbano batez inguratuta egon. Honela dago osatuta: beheko solairua, lehena eta ganbara. Agirian dagoen harlangaitzez egina da gehienbat. Eraikin nagusiari atxikitako bi osagai ditu, modu horretara, baserriaren oinarria ia laukia izanik.

Aurreko aldean, balkoia izan ezik, ardatz bati lotutako leiho multzoa ageri da, leiho gaineko langetak zurezkoak direlarik. Teilatu azpiko ganbara adreiluz estalia dago eta bi bao hiruki ditu. Ezkerreko aldea bi leiho daude. Eskuinekoan, atxikitako eraikinean, baserriak arkitekturari dagokionez duen osagairik interesgarriena dago: arku dobelatu eta zorrotz batez egindako sarrera. Atzeko aldean ia erabat itxia da eta bao bat besterik ez du. Horma honetan hargintza erregularragoa da, eraikina antzinakoa dela erakutsiz. Etxe hau oso egoera onean dago kontserbaturik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]