Gotiko azpikultura

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Herbeheretako neska gazte gotikoa.

Gotiko azpikultura mundu osoan hedatutako azpikultura eta hiri tribu bat da. Azpikultura honetako kide edo jarraitzaileei gotikoak deritzaie eta ezaugarri fisiko nagusiak honakoak dira: arropa iluna (gehienetan beltza), ile iluna, aurpegi zurbila, makilajea, errimel beltzez margotutako begiondoak eta beltzez margotutako azkazalak, eztendun lepoko eta ezkumuturrekoak eta maiz heriotzarekin edo gai ilun eta melankolikoekun zerikusia duten apaingarriak. Beren estetika eta zaletasunak gehienbat beldurrezko literatura eta zinema, Pizkunde eta Viktoriar Aroko estetika eta erromantizismoaren pentsamoldearekin bat egiten du.

1980ko hamarkadan eta 1990eko hamarkadaren hasieran Alemania eta AEBetan sortu zen azpikultura da. Musikalki garatu zen azpikultura ere bada, deathrock musika azpigeneroaren eragina izan eta bere berezko rock gotiko eta metal gotiko muzika azpigeneroak garatu zituen. Siouxsie and the Banshees, The Cure edo Sisters of Mercy taldeak aintzidaritzat jo ohi dira.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gotiko azpikultura Aldatu lotura Wikidatan