Goxoki gaztetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Goxoki gaztetxea Itsasun (Lapurdi) kokaturik dagoen gaztetxea da. 1988ko udazkenan sortu zen eta harrezkero leku berean jarraitzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaztetxearen historia 1988an hasi zen, eskola publikoko aterpea gazteei emana zitzaielarik. Azken horiek eraikinaren beste gelak okupatzen hasi ziren Gau Eskolarentzat eta musika taldeen errepikaldientzat.

Anekdota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Goxokik "Lasai" izena hartu izan behar zuen, baina garaiko auzapezak deitura "hegoaldeegia" entzuten zuen eta "Goxoki" izena proposatu zuen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]