Gozo uhartea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Gozo
Għawdex
Location Gozo Malta.svg
Geografia
Kokalekua Mediterraneo
Koordenatuak 36° 03′ N, 14° 15′ E / 36.050°N,14.250°E / 36.050; 14.250Koordenatuak: 36° 03′ N, 14° 15′ E / 36.050°N,14.250°E / 36.050; 14.250
Uhartedia Maltako uhartedia
Azalera 67 km²
Administrazioa
 Malta
Hiri populatuena Victoria (6.901)
Ministroa Anton Refalo
Demografia
Biztanleria 37.342 bizt.
Dentsitatea 557
Talde etnikoak Maltatar

Gozo (malteraz: Għawdex, ˈaˤːw.dɛʃ ahoskatua)[1] Maltako uhartediko uharte bat da, Mediterraneo itsasoan. Tamainaz, herrialdeko bigarren handiena da.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gozok, 67 km²ko hedadura du, eta bere biztanleria 30.000 pertsonakoa da, horietatik 6.000, uhartearen hiriburu den Victorian bizi direlarik.

Maltako uhartetik 6 kilometro ipar-mendebaldera dago, eta arrautza forma du, 14 kilometroko luzerarekin eta 7,25 kilometroko zabalerarekin bere punturik zabalenean.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jendea, uharte honetan bizi izan da K. a. 5000. urtetik, Ġgantijan egitura megalitiko batzuk utzi zituztenak. Neolitoko lehen biztanleak, beharbada, Siziliatik joandakoak ziren.

1551. urtean, otomandarrek eta pirata barbaroek, uhartea konkistatu zuten eta 5.000 eta 6.000 pertsona artean esklabo bihurtu zituzten, Tarhuna Wa Msalatara bidaliz, Libian Mġarr ix-Xiniko portutik bidaliak izan ziren.

Gozoren historia, gainontzeko Maltarenari oso lotua egon da, eta gogoratu ezin diren garaietatik egon da Maltari lotuta, 1798ko urriaren 28a eta 1800eko irailaren 5a arteko autonomia epe labur batean izan ezik.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gozo uhartea Aldatu lotura Wikidatan