Ġgantija

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Maltako tenplu megalitikoak1
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Xaghra Ggantija-Tempel 1.JPG

Tenplu nagusiaren sarrera

Mota Kulturala
Irizpideak iv
Erreferentzia 132
Kokalekua  Malta
Eskualdea2 Europa eta Ipar Amerika
Koordenatuak 36° 2′ 50″ N, 14° 16′ 9″ E / 36.04722°N,14.26917°E / 36.04722; 14.26917Koordenatuak: 36° 2′ 50″ N, 14° 16′ 9″ E / 36.04722°N,14.26917°E / 36.04722; 14.26917
Izen ematea 1980 (IV. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Ġgantija (dʒɡanˈtiːja ahoskatua, "Erraldoien Dorrea") Maltako Gozo uhartean dagoen tenplu megalitikoen multzoa da, Neolito garaikoak. Ġgantija tenpluak Maltako tenplu megalitikorik antzinenak dira. Egiptoko piramideak baino zaharrenak, Ġgantija tenplu biak Neoliton (c. k. a. 3600–2500) eraiki zituzten, beraz, 5500 urte dituzte eta munduko bigarren eraikin erlijiosorik zaharrena (Göbekli Tepe lehenengoa da) dira. UNESCOk gertuko zenbait tenpluekin batera Gizateriaren Ondare izendatu zituen.[1]

Arkeologoen ustetan, bertan emankortasun errituak egiten zituzten. Gozotar folklorearen arabera, bertoko gizon batekin seme bat izan zuen erraldoi eme batek eraiki zituen.[2][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Unesco Megalithic Temples of Malta .
  2.   De Soldanis Gozo, Ancient and Modern, Religious and Profane I 86–88 or. .
  3.   Carnaval.com 3600BC Ggantija Temples on Gozo – Millennium before the Pyramids or Stonehenge .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ġgantija Aldatu lotura Wikidatan