Great Internet Mersenne Prime Search

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
GIMPSen logoa

Great Internet Mersenne Prime Search (GIMPS) Mersenneren zenbaki lehenak bilatzeko boluntariotza-proiektu bat da. Horretarako software libreaz baliatzen da.

Aurkitutako zenbaki lehenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mersenneren zenbaki lehen guztiak Mformakoak dira, non q zenbaki lehenaren berretzailea den. Zenbaki lehena, berez, 2q − 1 izango da. Hortaz, hurrengo taulako zenbaki lehenik txikiena 21398269 − 1. da.

Mn Mersenneren zenbaki lehenaren sailkapena da, berretzailearen araberakoa.

Izena Mn Aurkitze-data Zenbaki lehena Mq Digitu-kopurua Prozesadorea
M35 1996ko azaroaren 13an M1398269 420,921 Pentium (90 MHz)
M36 1997ko abuztuaren 24an M2976221 895,932 Pentium (100 MHz)
M37 1998ko urtarrilaren 27an M3021377 909,526 Pentium (200 MHz)
M38 1999ko ekainaren 1ean M6972593 2,098,960 Pentium (350 MHz)
M39 2001eko azaroaren 14an M13466917 4,053,946 AMD T-Bird (800 MHz)
M40 2003ko azaroaren 17an M20996011 6,320,430 Pentium (2 GHz)
M41 2004ko maiatzaren 15ean M24036583 7,235,733 Pentium 4 (2.4 GHz)
M42 2005eko otsailaren 18an M25964951 7,816,230 Pentium 4 (2.4 GHz)
M43 2005eko abenduaren 15ean M30402457 9,152,052 Pentium 4 (2 GHz overclocked to 3 GHz)
M44 2006ko irailaren 4an M32582657 9,808,358 Pentium 4 (3 GHz)
M45 [*] 2008ko irailaren 6an M37156667 11,185,272
M46 [*] 2009ko apirilaren 12an M42643801 12,837,064 Intel Core 2 Duo (3 GHz)
M47 [*] 2008ko abuztuaren 23an M43112609 12,978,189 Intel Core 2 Duo E6600 CPU (2.4 GHz)
M48 [*] 2013ko urtarrilaren 25ean M57885161 17,425,170 Intel Core 2 Duo E8400 @ 3.00GHz
M49 [*] 2016ko urtarrilaren 7an M74207281 [**] 22,338,618 Intel Core i7-4790

^ * Sailkapen hau behin-behinekoa da. Izan ere, 2016ko urtarrilaren 27ra arte, bi aldiz egiaztatu dira 34.973.683tik beherako berretzaile guztiak. Beraz, aurkitu gabeko beste Mersenneren zenbaki lehenen bat ager liteke sailkapeneko 44. (M32582657) eta 49. (M74207281) postuen artean. Horrez gain, gutxienez behin egiaztatu dira 60.371.299tik beherako berretzaile guztiak. Ondorioz, sailkapeneko 48. (M57885161) eta 49. (M74207281) Mersenneren zenbaki lehenen arteko tartea egiaztatu behar da. [1]

^ **M74207281 zenbakiak 22.338.618 digitu hamartar ditu. Hain da handia, ezen testu-prozesadore estandar batek (orrialde bakoitzeko 50 lerro eta lerro bakoitzeko 75 digitukoa) 5.957 orrialde beharko lituzkeen zenbaki hau bistaratzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   GIMPS Milestones, http://www.mersenne.org/report_milestones/. Noiz kontsultatua: 2016-01-27 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]