Green Boots

Wikipedia, Entziklopedia askea
Green Boots
Green Boots.jpg
Bizitza
Jaiotza1968ko apirilaren 10
HerrialdeaHindua
HeriotzaRainbow Valley (en) Itzuli, 1996ko maitzaren 10
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea

Tsewang Paljor, bere gorpuari emandako ezizenagaz ere ezagutzen da: Green Boots ('bota berdeak', euskaraz). Tsewang Paljor Villa Sakti, Leh barrutia, Jammu, Kaxmiren jaio zen, 1968ko apirilaren 10ean eta 1996ko maiatzaren 10ean, Chinan, Nepalen, Everest mendian hil zen, 28 urtegaz.

Everest mendiaren gailurrera iristeko Indiako lehen taldean parte hartu eban baina 1996. urteko hondamendiaren ondorioz hil ziran hiru hinduetako bat izan zen.

Bere gorputz osoa elurrez estalita dago, botak izan ezik. Boten kolorea oso deigarria da eta horri esker erreferentzia lez erabiltzen dabe gailurrerantz doazan mendizale guztiek.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haurtzaroa

Txikitatik gustatzen jakon mendira joatea eta bere ametsa Everest mendiaren tontorrera heltzea zen.

Eskolan hasi zen baina 18 urte eukazanean bere ikasketak itzi behar izan ebazan etxeko egoera ekonomikoa ez zalako ona.[2]

Lan ibilbidea

Ikasketak itzi ostean, 28 urtegaz Indio Tibetanako mugako poliziara [3]batu zen, horrela, laguntza ekonomikoa eskeitzen eutsan bere gurasoei.

1996.urtean ITPB ( Instituto Indio- Tibetano Boliviano)Everest mendiaren tontorra hegoaldetik lortzen eban lehengo Indiar taldean egoan, eta espedizio horren parte zen.

Erabaki hau hartzea oso gogorra izan zan, bere ama ez egoalako ados eta bildur asko eukalako baina azkenean erabakia hartu eta aurrera egin zuen.[4]

Zoritxarrez, espedizio honen amaiera tragedian bukatu zen buruak, Mohinder Singh komandanteak, gertaerari buruzko datuak emon ebazan.[4]

Tsewang Paljor eta beste hiru espediziogile Everesteko gailurrera iritsi ziren, baina ekaitz batek jaitsierako bidean harrapatu ebazan.

Mohinder Singhek kontatu zuen, taldea igotzen ari zanean, beranduegi egin jakenez, kanpamendura bueltatzeko agindu eutsiela baina espediziogileak ez eben informazio hori jaso edo ez eutsien informazino horri garrantzia emon eta igotzen jarraitu eben.[5]

Ordu gitxi batzuk beranduago, taldeko buruak bere irratian, gailurrera iritsi zirala jaso eban, alaitasunaz aparte, berehala jaisteko agindu eutsen.

Baina ez eban euren berri gehiagorik jaso, “Hiru pertsona horreek galdu nebazanean, ni laugarrena nintzan, eurekaz nengoan. Saiatu izan banintz hilda egongo nintzan”. Hau da 2015. urtean komandanteari egindako elkarrizketan esan ebana.

Bere gorpua, buruz behera, hankak tolestuta eta besoak bularraren gainean egoan, arroparen kolorea ez zen galdu eta urteak daramatza 8500 metroko altueran dagoen haitz-aterpe baterako sarbidea  dirudien kobazulo batean. Gaur egun, bere gorpuari buruz hainbat teoria daukaguz, beste posizio baten agertu izan dalako.[6][7]

Mendiarekin lehen kontaktuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txikia zanetik mendia asko gustatzen jakon eta bere aitagaz mendi askotara joaten zen. Bere aita mendizalea zen eta bere bizitza osoan zehar bere semeari berak eukan mendiarekiko desira transmititu eutsan.[8]

Nagusia egin zanean, Everest mendiaren tontorra eukan helburu moduan, bere aitaren omenez. Amets hori egia bihurtu zen, ITPB sartu zanean, baina inoiz ez zen bueltatu.

1996ko Hondamendia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996ko Everest mendiaren hondamendiak 24-48h iraundu ebazan eta maiatzaren 10etik 11ra bitartean gertatutako gertaerak azaltzen dauz. Elur-ekaitz bat hasi zen eta zortzi mendizale harrapatuta geratu eta hil egin ziran. Batzuk jada, Everest mendiaren tontorrera iritsi ahal izan ziran eta jaitsieran arrapatu ebazan baina beste batzuk igo birtatean hil ziren.[9]

Everest mendiaren iparraldeko aldetik gailurrera igo nahi eben lehenengo Indiar talde bateko mendizaleak eta espediziogileak ziren. Taldeak ez eban sherpen laguntzarik eurak gidatzeko, hau da, euren ardura izango litzateke igoeran zehar soka finkoak jartzea eta tontorrerako bidea markatzea.[10]Momentu horretan, tontorrera iristeko mendizale ugari egozan eta horrek “cuellos de botellas”, jarri gabeko sokak eta oxigeno gutxik eragin eban, horren ondorioz, gauzak askoz geldoago egin ziren.

Taldea, Paljorrek, Samanlak, Morupek, Jodh Singhek eta Harbhajanek osatzen zuten. Igotzen ziren bitartean, Jodh eta Harbhajan izozketa baten ondorioz kanpamentu nagusira itzuli behar izan ziren, baina Samanla, Paljor eta Morupek gailurrerantz jarraitzea erabaki zuten.

Hiru eskalatzaileek, Banderines-votivos, Khataks eta eskalada-pitoiak itzi ebezan gailurrean. Samanlak, taldeko liderrak, gailurrean erlijio-zeremonia bat egiteko denbora gehiago geratzea erabaki eban eta beste bi eskalatzaileei jaisteko agindu eutsen. Ez zen irratiz kontakturik egon horren ondoren.[11]

Kanpamentu baxuenetara itzulita, beste taldeetako kideek bi kasko-lanpara ikusi ebezan, bigarren mailatik gora, hau da, 8570m-tara.

Hurrengo egunean, Japoniako talde bat kanpamentutik irten zen gailurrera heltzeko asmoz eta badirudi jaisten aurkitu ebezala baina ez zuten modurik izan eurak ezagutzeko edo eurekaz komunikatzeko, guztiek eramaten ebelako ekipo osoa oxigenoarekin batera. Gainera, ez zuten euren desagerpenaren berririk jaso eta abisatu eutsienerako ez ziren gai izan ez ikusteko, ez laguntzeko.

Azkenenan, hiruretako inork ez zuen lortu gertuen egoan kanpamentura iristea eta lV. kanpamenduaren gainetik hil ziren, 8320m-tara.


Green Bootsen lehenengo bideoa Pierre Paperon alpinisa frantziarrak grabatu zuen, 2001.urteko maiatzaren 21ean. Bideoan Green Boots ezkerrantz etzanda agertzen da, gailurrera begira.[12]

2006.urtean, Green Boots albiste izan zan berriro beste mendizale baten heriotza tragikoagaitik, David Sharp.

David Sharp alpinista ona zen, Everest gailurrera igotzen saiatzen zan hirugarren aldia zen, oraingoan bakarka eta zoritxarrez material desegokiagaz. Gailurrera iristea ezinezkoa zela ikusita, eta izoztuta zegoala Green Boots kobazuloan babestu zen. 40 alpinista gutxienez bere aurretik pasa ziran, iñork beragaitik ezer egin gabe. Hurrengo egunean beste talde batek bizirik baina oso izoztuta aurkitu zuten; haiek eta beste batzuk laguntza eskaini zioten baina bere egoera hain ezegonkorra zanez iñor ez zan bera jaistera arriskatu nahi izan, beraz bertan behera itzi zuten.[13] Jakinarazi zanean iñork ez ebala David Sharp lagundu hainbat mendizalek eta kazetarik euren iritziak emon ebezan, esanez, ez zala batere bidezkoa norbait bertan bera iztea ondino bizirik baldin badago. Euretariko bat, Juanito Oiarzabal izan zen eta honako hau esan eban “ Muchos de ellos no podrían considerarse escaladores”.[14]

Aldaketa klimatikoaren eragina Everest median[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aldaketa klimatikoak hainbat eragin izan ditu eta hainbat eragin izaten ari da.

Aldaketa klimatikoa munduko glaziarrik altuenera heldu da, Everest mendira. Izotz-tonak galtzen ari dauz urtero, [15]glaziarretik izotz-nukleo bat atera eta aztertu daben ikertzaileek egindako ikerketa baten arabera.

Urte batzuk barru, munduko tontorrik altuena helezina izango da, inguru naturala mantentzen saiatzeko prozesu baten ondorioz.

Everest mendian egozan gorpuak elur eta izotz masa batek estaltzen ebazan eta ez egozan ikusgai baina urteak pasa ahala mendigozaleen eta espediziogileen gorpuak ikusgai gelditzen ari dira.[16]

Green Bootsen gorpua urte askotan zehar guztiz estalita egoan baina momentu bat heldu da non gustiz desagertu dan gorpua estaltzen eban masa eta gauza bera gertazen ari da beste gorpu askorekin.

Gorpuak estaltzen ebazan masak, egoera onean mantenten ebazan baina masa hori gabe, guztiz deskonposatuko dira.

Aurreko denboraldietan, alpinistek inoiz baino gorpu gehiago ikusi dabezala esaten dabe, Everesteko izotz pendienteetan etzanda.

Alpinistek eta Nepalgo gobernuak klima aldaketaren emaitza dela esaten dabe, mendiko glaziarrak azkar urtzen ari direlako eta prozesu horretan hezurrak, bota zaharrak eta duela hamar urteko misioetako gorpuak agertzen ari direlako.

Nepalgo gobernua erantzun bat bilatzen ari da bertan dagozan gorpuekin zer egin behar dan erabakitzeko. 300 gorpu baino gehiago dagoz Everest mendian[17] eta eztabaida bat dago gorpuak ea berreskuratu edo bertan bera itzi behar diran. Alpinista batzuk euren kideen gorpuak bertan egon behar direla uste dabe, euren ametsa edota helburua lortzeko bidean.[18]

Gelje Sherpa, gailurrera sei aldiz iritsi dan gidaria, 2008an Everest mendia igo eban lehenengo aldian hiru gorputz aurkitu ebazala baieztatu eban baina duela gutxiko denboraldian zifra horren bikoitza ikusi dauala esan dau.[18]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Serena, Katie. (2021-06-09). «The Bodies Of Dead Climbers On Everest Are Serving As Guideposts» All That's Interesting (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  2. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2021-03-08). «El Everest: la historia del famoso alpinista de botas verdes que murió en la montaña» GQ (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  3. (Thailandieraz) hmong.wiki. «1996 Expedición de la Policía Fronteriza Indo-Tibetana al Monte Everest ContenidoyLa expedición» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  4. a b (Gaztelaniaz) «Momias del Everest: el crudo final de los escaladores que murieron en el monte» LA NACION 2021-07-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  5. (Gaztelaniaz) Nast, Condé. (2021-03-08). «El Everest: la historia del famoso alpinista de botas verdes que murió en la montaña» GQ (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  6. (Gaztelaniaz) lainformacion.com. (2016-05-24). «'Botas Verdes' y 'El saludador': los cadáveres que señalan el camino en el Everest» La Información (Noiz kontsultatua: 2022-10-21).
  7. Everest Pierre Paperon 6 bis. (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  8. The Story of Green Boots.. (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  9. Bukreev, Anatoli. (2015). Everest 1996 : crónica de un rescate imposible. (5ª ed. argitaraldia) Desnivel ISBN 978-84-9829-321-0. PMC 908825048. (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  10. (Gaztelaniaz) Alex. (2018-02-01). «La triste historia de Green Boots» Narcolépticos (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  11. (Gaztelaniaz) Supercurioso, Equipo. (2018-08-14). «Botas verdes. La macabra historia del cadáver de un escalador del Everest» Supercurioso (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  12. (Thailandieraz) hmong.wiki. «Botas verdes HistoriayPosibles identidades» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  13. (Gaztelaniaz) David Sharp. La muerte más controvertida del Everest | Kissthemountain. 2021-10-01 (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  14. (Gaztelaniaz) Rovira, Álex. (2012-06-26). «David Sharp - Álex Rovira» www.alexrovira.com (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).
  15. (Gaztelaniaz) @NatGeoES. (2022-02-04). «El Everest se derrite: ha perdido 2000 años de hielo en 3 décadas» National Geographic (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  16. (Gaztelaniaz) Barbero, Irene. (2019-12-26). «El cambio climático hace aparecer cada vez más cadáveres en el Everest» La Razón (Noiz kontsultatua: 2022-10-22).
  17. (Gaztelaniaz) «Las decenas de cadáveres que están apareciendo en el Everest con el derretimiento de los glaciares» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-10-24).
  18. a b (Gaztelaniaz) null. (2019-06-04). «A medida que el Everest se derrite, los cuerpos resurgen del hielo» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2022-10-23).