Greyfriars Bobby

Greyfriars Bobby (1855ko maiatzaren 4a, Edinburgh - 1872ko urtarrilaren 4a, Edinburgh) 1870eko hamarkadan, Eskoziako Edinburgh hiriburuan ospetsu bilakatutako Sky Terrier txakur bat izan zen. Bere John Gray nagusiaren heriotza ondoren haren hilobian uste osoz sekulako leialtasuna erakutsiz eta 1872ko urtarrilaren 14ean bere heriotza arte egon izanaren ondorioz ezagun egin zen. Urte betera, Lady Burdett-Coutts andereak George IV Bridge zubia eta Candlemaker Row kalearen arteko elkargunean txakurraren omenezko estatua bat ipini zuen.
Bere gorpua Edinburgh hiriko Greyfriars Kirkyard hilerrian dago.
Bobbyren bizitzari buruzko hainbat liburu idatzi eta filma ere egin izan dira, tartean Eleanor Atkinson idazlearen Greyfriar's Bobby (1912) eleberria eta Greyfriars Bobby (1961) eta The Adventures of Greyfriars Bobby (2006) filmak.