Edukira joan

Grundarfjörður

Grundarfjörður
herrixka
Administrazioa
Herrialdea Islandia
EskualdeaVesturland
AlkateaGuðmundur Ingi Gunnlaugsson
Izen ofizialaGrundarfjörður
Posta kodea350
Geografia
Koordenatuak64°55′27″N 23°15′47″W / 64.92427°N 23.26313°W / 64.92427; -23.26313
Mapa
Azalera148 km²
Demografia
Biztanleria861 (2023ko urtarrilaren 1a)
Dentsitatea6,22 bizt/km²
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakPaimpol
http://www.grundarfjordur.is

Grundarfjörður (euskaraz Grundarreko fiordoa esan nahi duena) Snæfellsnes penintsulako iparraldean dagoen herrixka da, Islandiako mendebaldeko muturrean.

Gaur egun, etengabe hazten ari den herri bat da estatistiken arabera, 1981eko abenduak 1 eta 2006ko abenduak 1 arteko biztanleria hazkuntza erakusten dutena.

Data Biztanleak
1981-12-1792
1997-12-1920
2003-12-1936
2004-12-1938
2005-12-1974
2006-12-1954

Hazkuntza hori arrantza industriaren eta turismoaren emendatzearen ondorio da, bertako etxeetako askok erakusten duten luxuak eta originaltasunak frogatua.

Grundarfjörðurrek merkataritza lanak egiteko eskubidea 1786an lortu zuen. Eta 1800ean, merkataritzaren ondorioz, sortu zen lehen finkapena, etorkin frantziarrez osatua: beren eliza eta ospitalea eraiki zituzten.

Herria barnealdeko mendigune baten eta Kirkjufell izeneko sumendi jatorriko mendi baten artean dago, kontrako aldean penintsula txiki bat eratzen duena.

Stykkishólmurrera bidean, errepideak Berserkjahraun izeneko laba zelai bat zeharkatzen du: haren izena Erbyggja Sagatik dator. Tenperatura partzialki beroa da, eta, beraz, elurrak ez du erabat estaltzen neguan.

Herri senidetuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]