Grupo Austral

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grupo Austral
Datuak

Grupo Austral 1930eko hamarkadatik Latinoamerikako arkitektura eta diseinuaren panoraman eragin handia izan zuen arkitekto talde bat izan zen, bai bere lan eta diseinuen bidez, bai argitalpenen bidez.

1938ko irailean Buenos Airesen sortua, bere estatutuak GATCPACen (GATEPACen Kataluniako adarra, Arkitektura Garaikidearen Aurrerapenerako Espainiako Arkitekto eta Teknikarien Taldea) oinarrituta sortu ziren.

Australaren lehen nukleoa Antonio Bonet, Jorge Ferrari Hardoy eta Juan Kurchanek osat dute, José Alberto Le Pera, Abel López Chas, Luis Olezza, Ricardo Vera Barros, Samuel Sánchez de Bustamante, Itala Fulvia Villa, Hilario Zalba eta Simón Ungarrekin batera.

Bere kideek euren arkitektura-ideia berrituak islatu zituzten taldearen izen bera zuen argitalpenean, eta hiru ale baino ez zituzten argitaratu, Walter Hylton Scottek zuzendutako Nuestra Arquitectura aldizkarian txertatuta.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]