Guavioko zentral hidroelektrikoa

Koordenatuak: 4°44′09″N 73°21′09″W / 4.7358°N 73.3524°W / 4.7358; -73.3524
Wikipedia, Entziklopedia askea
Guavioko zentral hidroelektrikoa
Kokapena
Ur-masaGuavio River (en) Itzuli
Koordenatuak4°44′09″N 73°21′09″W / 4.7358°N 73.3524°W / 4.7358; -73.3524
Map
Historia eta erabilera
JabeaEnel
Potentzia instalatua1.260 megawatt

Guavioko zentral hidroelektrikoa Kolonbian dago, Bogota hiriburutik 120 km ipar-ekialdera alegia. Zentral hidroelektriko hau 1992ko abenduaren 15ean jarri zen martxan. Kolonbiako bigarren handiena da. Bertan instalatutako potentzia 1.213 MW-koa da. Berez, beste hiru turbinentzako lekua ere badago, baina arazo ekonomikoengatik ez ziren instalatu. Hiru turbina horiek instalatuak izango balira 1.900 MW sortzeko gai izango litzateke eta, horrela, Kolonbiako handiena bihurtu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1930. urtean energia elektrikoa ibaitik ateratzea lortu zen lehenengo aldiz, Alfred Oschsner alemaniarrak hidroelektrizitateari buruzko ikerketa bat egiten ari zenean. Gaur egungo proiektu hau 70eko hamarkadan hasi zen, Kolonbiako Ingetec S.A. [1] enpresaren eskutik.

Datu teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenago esan den bezala, zentral hau Kolonbiako bigarren handiena da. Hona hemen hori froga dezaketen zenbait datu tekniko:

Makina gunea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Instalazioa barrutik

Zentralaren makina-gunea edo leizea delakoa, Mambitan kokatzen da eta lur-azpian dago.

Orokorrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Almenaran:
    • Espantsio-luzera: 319 m.
    • Indusketa-diametroa: 8,4 m.
  • Karga-putzuaren luzera: 545 m.
  • Kargaren beheko tunelaren luzera: 1.430 m.
  • Iheseko tunelaren luzera: 5.260 m.
  • Makinen leizea (kaberna), dimentsioak:
    • Planta (goitiko bista): 234 m × 17 m.
    • Altuera: 35 m.
  • 230 MW-ko 5 turbina Pelton.
  • Salto nominala: 1.050 m.
  • Transformadoreen leizea (kaberna), dimentsioak:
    • Planta (goitiko bista): 201 m × 14 m.
    • Altuera: 21 m.
  • 24 transformadore monofasiko.
  • 230 kV-ko transmisio-lineak, 127 km-ko luzerarekin.

Sorgailuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

8 turbina Pelton sartzeko kapazitatea dauka (oraindik 3 falta dira instalatzeko).

Balbula esferikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Balbula esferikoaren eginbeharra turbinak ur-emariz hornitzea da.

Pelton turbina[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pelton turbina baten eskema


Injektoreak koilara forma duten pala serie baten aurka zuzenean bidaltzen du ura. Pala hauek gurpil baten inguruan daude muntatuta. Pala bakoitzak uraren fluxua alderazten du, bere energia murriztuz. Bulkada (inpultsu) erresultanteak turbina birarazten du. Gurpilean indarrak orekatuta manten daitezen eta momentua eduki dezan muntatzen dira palak. Pelton turbina bulkada-turbina bat da. Hauek, ur-desnibel handia behar dute eraginkortasuna lortzeko. Ura likido konprimigarria ez denez, dagoen energia erabilgarri gehiena turbinaren lehenengo etapan lortzen da. Hori dela eta, Pelton turbinak gurpil bakarra dauka, ez ordea, likido konprimagarriekin lan egiten duten turbinak bezala.

Injektorea[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Injektorearen mantenimendua

Esan den bezala, injektoreak ur-txorroa Pelton turbinaren palen kontra jotzen du. Bere atal garrantzitsuenak bi dira:

  • Deflektorea: urari norabidea emateaz arduratzen dena.
  • Orratza: behar den ur-emaria ematen du.
Sorgailua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sorgailua zentral hidroelektrikoaren gauzarik garrantzitsuena da, bertan energia mekanikoa energia elektriko bihurtzen baita. Kontuan izan behar da energia mekaniko hori energia hidraulikotik datorrela. Sorgailuen marka General Electric da.

Urtegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtegia Gachaláren goi-ibarrean dago, Guavio, Batatas eta Chivor ibaiak elkartzen diren puntuan. Esan beharra dago munduko hirugarren urtegia altuena dela. Urtegiaren ezaugarri teknikoak:

  • Urtegiak 243 m-ko altuera du, eta bertan 950 milioi . erabilgarri daude.
  • Urtegiaren ur-emariaren batez bestekoa 62 m³/s. -koa da.
  • Desbiderapen-tunelaren luzera: 1.160 m
  • Gainezkabidea (rebosaderoa): 600 m-ko 2 tunel eta sarrerako kanala uhateen bidez kontrolatua.
  • Beste bi urtegietara doazen 2 desbiderapen-tunel. Bata, Batatas ibaiaren urtegira doana (2.330 m); eta bestea, Chivor ibaiaren urtegira doana (2.190 m).
  • Kargaren goi-tunela: 13.315 m.


Azpiestazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentralak bi azpiestazio dauzka: bat lur azpian, eta beste bat kontroleko eraikuntzan.

  • Lur azpikoa: 115 KV -ekoa da eta kapsula batean sartuta dago, SF6 (Sufre hexafluoruro) gasaz isolatua.
  • Kontroleko eraikinekoa: 230 KV -ekoa da eta aurrekoa bezala kapsula batean sartuta dago, SF6 gasaz isolatua.

Lineak (interkonexioak)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kolonbiaren kontsumo elektrikoaren % 19 Guavio ibaitik lortzen da. Energia hori garraiatzen duten tentsio altuko lineak “Empresa de energía de Bogotá” ardurapean daude.

  • Transformadorearen potentzia: 24 MVA.
  • Transformazio-erlazioa: 230/13,2.

Kanpamenduak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zentraleko langileak makinen gunetik 5 km-ra dagoen kanpamendu batean bizi dira. Kanpamendu honetako bitxikeri bat hauxe da: kanpamendua bi zatitan bereizten dela, batean ezkondutako jendea dago, eta bestean ezkondu gabekoak. Gune bakoitzak bere etxebizitzak eta instalazioak dauzka: igerilekuak, ping-pong mahaiak, billarrak, tabernak eta jatetxeak.

Ingurumen-ziurtagiria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2005eko amaieran, zentralak ISO 14001, ingurumen-ziurtagiria jaso zuen, Emgesa-ko zuzendaritzak zentralean bertan egindako esfortzuari esker. Izan ere, inguruko herriekin birziklapenaren aldeko heziketa-kanpaina egin zuen. Antza denez, gehien birziklatzen zuten familiei laguntza ekonomikoak ematen zizkieten. Gainera, dokumentu batean Emgesak Kolonbiako ingurumen-kudeaketarekiko konpromisoa adierazten du. .[3]

Jabeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraiki zenetik 1997ra arte, zentrala Empresa de Energía de Bogotá-ren (EEB) esku egon zen. Urte horretan, haien %49 Endesa enpresari saldu zioten. Honen ondoren, zentralaren zereginak hiru zatitan banatu ziren:

  • Sorkuntza – Emgesa S.A
  • Transmisioa – EEB
  • Banaketa – Codensa S.A

Urte batzuen ondoren, zentrala Emgesa-ren (Endesaren enpresa filial bat) esku geratu zen. Izan ere, Endesak EEBren aktiboen % 2 gehiago erosi zuen, %51 rekin geratuz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]