Gullfaxi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gullfaxi, eskandinaviar mitologian, zaldi magiko bat zen, eta, bere izenak, "urrezko zurdak" esan nahi du.

Bere jabea, Hrungnir erraldoi edo Jotuna zen, eta zaldia, lurrean, airean eta uretan bezain azkarra zen. Egun batean, Odini erronka bota zion, honen zaldia zen Sleipnirrek Gullfaxiren aurka lasterketa bat egiteko. Odinek irabazi egin zion, tarte handia ateraz, honen ondorioz, erraldoia haserretu eta jainkoak desafiatu zituelarik.

Ondoren, animalia, Thorren seme Móðirentzat izan zen, erraldoiaren gorpuaren azpitik irteten laguntzeagatik sari gisa, Thor, erraldoia garaitu zuenean, honen azpian geratu baitzen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]