Guns N' Roses

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Guns N' Roses
2006an Download Festibalean zuzenean.
2006an Download Festibalean zuzenean.
Datuak
Jatorria Los Angeles Ameriketako Estatu Batuak
Musika mota Hard rock, heavy metal[1]
Urteak 1985 - egun
Diskoetxeak Geffen, UZI Suicide
Webgunea www.gunsnroses.com
Taldekideak
Axl Rose
Dizzy Reed
Tommy Stinson
Chris Pitman
Richard Fortus
Ron "Bumblefoot" Thal
Frank Ferrer
DJ Ashba[2]
Lehenagoko taldekideak
Tracii Guns
Ole Beich
Rob Gardner
Steven Adler
Izzy Stradlin
Slash
Duff McKagan
Matt Sorum
Gilby Clarke
Paul Tobias
Robin Finck
Josh Freese
Bryan "Brain" Mantia
Buckethead

Guns N' Roses 1985ean Los Angelesen (California) sortutako hard rock musika talde estatubatuarra da, zeinek 1980etako amaieran eta 1990etako hastapenetan ospea lortu zuen. Axl Rose lider gisa duen taldeak hainbat aldaketa izan ditu eta eztabaida ugariren protagonista izan da sortu zenetik, gaur egun jatorrizko taldekide bakarra Axl Rose bera delarik. Taldeak sei estudio album, hiru EP, zuzeneko album bat eta bilduma album bat argitaratu ditu.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskoetxe garrantzitsu batekin grabatutako lehen lana, Appetite for Destruction, (1987) mundu osoko arrakasta izan zen. 1991an, gogor ahaleginduta, Use Your Illusion I eta Use Your Illusion II plazaratu zituzten. Ondorengo birarekin batera, haien lehen mailako estatusa frogaturik geratu zen. Guztira, munduan zehar 90 miloi album saldu dituzte.

Hard rocka urrats bat haratago eraman zuten. Glam metala 1980ko hamarkadako musika-korronte nagusia menderatzen ari zela, Guns N' Rosesek jatorrizko rockean oinarritutako estiloa luzatu zuen. Horren ondorioz, zale franko bereganatu zuten, eurena rock benetakoagoa eta garbiagoa zelakoan. Taldearen urrezko urteak 1987 eta 1993 bitartekoak izan ziren. Hortik aurrera, barenko tirabirek (batik bat Slash eta Axl Rosen artekoek) nahiz gehiegizko alkohol eta drogen erabilpenak elkarrekin lan egiteko ahalmena oztopatu, eta, azkenean, galarazi egin zuten. Axl Rose da egun jatorrizko osakideengandik geratzen den bakarra.

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egungo taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Axl Rose – Abeslaria, Piano (1985–Gaur Egun)
  • Dizzy Reed – Piano, Teklatua, Koroak (1990–Gaur Egun)
  • Tommy Stinson – Baxua, Koroak (1998–Gaur Egun)
  • Chris Pitman – Teklatua, Koroak (1998–Gaur Egun)
  • Richard Fortus – Gitarra Erritmikoa (2002–Gaur Egun)
  • Ron "Bumblefoot" Thal – Gitarra Printzipala (2006–Gaur Egun)
  • Frank Ferrer – Bateria (2006– Gaur Egun)
  • DJ Ashba - Gitarra Printzipala (2009- Gaur Egun)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [1] allmusic ((( Guns N' Roses > Overview )))
  2. GUNS N' ROSES NAMES DJ ASHBA AS BAND'S NEWEST AXEMAN

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Guns N' Roses Aldatu lotura Wikidatan