Gure Aita Jesus Nazaretekoaren Errege Kofradia

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gure Aita Jesus Nazaretekoaren Errege Kofradia gaur egun Bilbon dauden bederatzi Aste Santuko kofradia bat da. Kofradia hau 1947an sortu zen eta bereziki ospetsua da Las Cortes auzoa zeharkatzen duelako. Gaur egun kofradiraren Anaia Nagusia Jose Antonio Egia da. Prozesioa Astelehen Santuan ateratzen da.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kofradia honen historia Victor Díez Cantero bilbotarrarekin hasten da. Gizon hori, bere lana zela eta, 1946an, Sevillako prozesioak ezagutu zituen eta antzeko zerbait Bilbon egiteko ideia izan zuen. Bere ideia aurrera eramateko San Frantzisko Asiskoaren elizaz edo Bostgarren parrokia Bilboko zabalgunean dagoen elizaz, Hurtado Amezaga kalean kokatuta, pentsatu zuen. Victor Díezen aita Calixto Díez zen, Las Cortesen eskoletan irakasle bezala urte askoan aritua eta inguruan oso ezaguna; aitari esker kofradia berriaren partaideak izan zitezkeen pertsonak ezagutu zituen. Kofradiaren tramiteak hasita haien ikurra izango zen irudi berezi baten beharra ikusi zuten eta Madrilen zegoen Kristo Medinacellikoaren kopia bat egitea bururatu zitzaien. Erreplika Federico Goullaut Valera eskultoreak egin zuen, Ecce Homo artikulatu bat, horrela arropa aldatzeko aukera izateko, benetako ilearekin, naturaltasun gehiago izateko asmoz.[1] Kofradia hau Bilboko lehena izan zen partaideen artean emakumeak onatzen.

Prozesioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo irteera 1948ko Aste Santuan egin zen. Kofradia berriak andak ez zituen eta Vera Cruzeko Kofradiakoek utzi zizkieten. Lehengo irteera hartan hamabi anaidikidek eraman zuten baina, pisu handia zuela eta, erortzeko arriskuan ibili ziren. Horregatik, 1953an, gurpilak jarri zizkioten. Urte horretan lehen aldiz elizatik auzora eraman zuten.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beti antzekoa da: Bostgarren parrokiatik atera, San Frantzizko kalera, zubia, Las Cortes gurutzatzeko. Las Cortes zeharkatzeraroan, putetxeek argiak itzaltzen eta ateak ixten zituzten errespetoa erakusteko.

Abituak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Abituak tunika more bat darama; botoiak horiak dira. Lepotik kordoi horia eramaten dute. Sandaliak frantzizkotarren antzekoak dira. Bost bueltetako kalamuzko gerrikoa. Eskularru zuriak. Kapirotea belus morekoa. Kofradiaren ierarkia markatzeko musikariek kofradiaren harmarria daramate, partaide arruntek galoi horiak eta Gobernu-batzarreko partaideek kapa zuria.[2]

Saetak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astelehen Santuan ateratzen direnean, prozesio hau da saetak kantatzen den Bilboko bakarra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]