Edukira joan

Guti (antzinako herria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
"Gutiak" izena

Guti[1] K.a. III. milurtekoan Zagros mendietan bizi bide zen herri bateko kideez esaten da. Herriak Akad gobernatzea lortu zuen.

Gutiak jatorri ezezaguneko herri bat izan ziren, ziurrenik Mesopotamiako ekialdeko eskualde menditsuetakoak izan zirela uste da, gaur egun Irango mendebaldea litzatekeena. Mesopotamiako historian bere agerpena Akadtar Inperioa erortzen denean gertatzen da , eskualdeko historian krisi puntu bezala interpretatutako gertaera. Bere etorrerak ezegonkortasun aldi bat eragin zuen Mesopotamian, "Interregno Guti" bezala ezagutua. Gutxi gorabehera, K.a. 2220tik K.a. 2120ra bitartean hedatzen da.

Oro har, Zagros mendiekin lotzen da herri hau, hau da, Mesopotamiako lurraldeetako ekialdeko goi-lurrekin duen muga naturalarekin. Jatorri zehatza eta herri horren konposizio etnikoa eztabaidagai dira, iturri garaikide gutxi daudelako. Ezer gutxi dakigu bere kulturari, hizkuntzari eta gizarte-antolamenduari buruz, ez baitago erregistro idatzi propiorik. Mesopotamiako iturrietan gutiei egiten zaizkien erreferentziak batez ere negatiboak dira, barbaro, nomada eta suntsitzaile gisa deskribatuz, baina Mesopotamiako ordena eraitsi zuen herri izan zenez, eskriben ikuspuntua ez da guztiz neutrala.

Shar-kali-sharri I.a hil ondoren, Akadtar Inperioa gainbehera eta zatiketara iritsi zen, gutien inbasioa erraztuz. Erasoetan, Babilonia eta eskualdeko beste hiri batzuk hartu zituzten, Sargonek sortutako inperioaren egitura zentralizatua deseginez. Gutiek mendiko gerrarako egokiak ziren armak eta taktikak erabiltzen zituzten, hala nola arkuak, lantzak eta brontzezko armak. Zagros mendien lur malkartsuan zehar bizkor mugitzeko trebetasunak abantaila taktikoa ematen zien lautadetako armadaren aurrean: astunagoa zen eta ez zegoen inguru horietara egokituak.[2]

Gutiek bideak moztu, soroetan lapurtu eta hiriak erre egin zituzten. Sumertar Errege Zerrendaren arabera 125 urtez agindu zuten. Bere boterea Akadeko inperioaren jarraitzaile azalduz zuritzen saiatu ziren.[3]

Ixtarren tenplu sakratua suntsitu zuten Assur hirian edo Naram-Sinen jauregia bera Tell Braken. Akkad hiria bera ere arpilatu zuten, hiriburu inperiala.[4]

Egozten zaien kaosaren pertzepzioa akadtarren ezaugarri izan ziren administrazio zentralizatuko ereduak egokitzeko edo errepikatzeko ezintasunetik dator. Gutiek ez zuten hiri erakundeak nahita desegitea bilatu; egitura eta esperientzia falta zituzten hain lurralde konplexu eta anitza eraginkortasunez gobernatzeko. Administrazio-sistema propio bat inposatu beharrean, baliabideak atera, neurrigabeko gastuak eragin eta kontrol bortitzaren bidez haien nagusitasunari eutsi besterik ez zuten egin, baina ez zieten zuzenean aurre egin armen boterea zuten gainerako eskualde-taldeei, eta atzerakada handia eragin zuten eskualdearen garapen politikoan. Naram-Sin-en seme bat.

Gutien ez zuen ondare kulturalik utzi Mesopotamian denbora gutxi egon zirelako agintean eta bere gobernuaren izaera disruptiboa zen erabat. Bere inbasioak akadtar garaiaren amaiera bizkortu zuen, eta estatu txikiago eta autonomoagoen eraketa eragin zuten. Estatu txiki horiek, azkenean, Ur hiriko Hirugarren Dinastiaren pean batu zirenak. Mesopotamiatik gutien kanporatzea Utu-hegalek lortu zuen, Urukeko erregeak, eta Tirigan garaitu zuen, azken guti erregistratua. Honela, Mesopotamiako batasun berria hasi zen Ur hiriaren kontrolpean, Ur-Nammu-ren erregealdian.[2]

Gutien erregeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Erradupizir, K.a. 2220-2202
  • Imta K.a. 2202-2199
  • Inkishush K.a. 2199-2195
  • Sarlabag K.a. 2195-2192
  • Shulme K.a. 2192-2186
  • Elulumesh K.a. 2186-2180
  • Inimabakesh K.a. 2180-2175
  • Igeshaush K.a. 2175-2169
  • Iarlabag K.a. 2169-2154
  • Ibate K.a. 2154-2151
  • Iarlanbag K.a. 2151-2148
  • Karum K.a. 2148-2147
  • Kabilkin K.a. 2147-2144
  • Laerabum K.a. 2144-2142
  • Irarum K.a. 2142-2140
  • Ibrahum K.a. 2140-2139
  • Khalbum K.a. 2139-2137
  • Puzursin K.a. 2137-2130
  • Iarlaganda K.a. 2130-2123
  • Sium K.a. 2123-2116
  • Tirigan K.a. 2116

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2015-1-30). 174. araua: Antzinateko herriak. Ekialdeko eta Europako herriak. , 3 or..
  2. 1 2 «Capítulo 4. El Interregno Guti» Historia de la Iglesia Antigua.
  3. Emborujo, A. «Gutien Inbasioa. Apunteak 2» Unibertsitateko Indar Batasuna. Apunte bankua. Gasteiz. Historia. 1. maila. Antzinaroa.
  4. (Gaztelaniaz) Alejo, Sergio. (2018-03-25). «El renacimiento sumerio y la tercera dinastía de Ur» Sergio Alejo Gomez (kontsulta data: 2025-11-08).[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Historia Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.