Gwaith-i-Mirdain

Wikipedia, Entziklopedia askea

Gwaith-i-Mirdainak (bitxien alarifeak) edo soilik Mirdainak Eregionen bizi ziren eta oraindik Fëanorren sekretuetako asko ezagutzen zituzten Noldor elfo errementariek osatutako elkarte bat zen.

Euren trebetasunak hain ziren zabalak Khazad-dûm edo Moriako nanoen arreta erakarri zutela, hauen lagun eta aliatuak izan zirelarik, baina guztia ezagutzeko euren nahia izan zen bere galbidea.

Elkarte hau Zelebrinborek sortu zuen, Kurufinen semea zena, eta hau, aldi berean Fëanorrena. Bere trebetasunen garairik gailenean Erdialdeko Lurraldean zegoenari buruz gehiago jakin nahi izan zuten, baita kontrolatzeko ahalmena ere, baina ez modu gaizto edo hegemoniko batean, baizik eta ulertu eta mantentzeko modu batean.

Sauron maiarra, Istari edo aztien aurrekari moduko bat bezala mozorrotuta Eregionera iritsi zen Annatar izena hartuz (Dohaien jauna) eta bere ezagutzak Noldorrenekin nahasten ditu, munduarengan botere handia duten tresnen sorreran amaitzen den uztartzea: botere eraztunak.

Mirdainak Eregionen erorketan suntsituak izan ziren.