Sauron

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Sauron
Legendarium
Argitalpena
SortzaileaJ. R. R. Tolkien
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Sexuagizonezkoa
Jarduerafictional tyrant (en) Itzuli
necromancer (en) Itzuli
Bestelakoak
SuperbotereaNekromantzia, metamorfosi eta magic in fiction (en) Itzuli
EtsaiakEraztunaren Elkartea, Galadriel, Gil-galad (en) Itzuli, Elrond, Elendil, Isildur, Círdan (en) Itzuli, Frodo Zorrozabal, Gandalf, Aragorn, Arwen, Saruman, Éomer (en) Itzuli, Sam Gamgee, Peregrin Took (en) Itzuli, Meriadoc Brandybuck (en) Itzuli, Boromir (en) Itzuli, Faramir, Théoden (en) Itzuli, Éowyn (en) Itzuli eta Denethor (en) Itzuli

Sauron Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da, Eraztunen Jauna eleberriko antagonista, Silmarillionen ere agertzen den arren, non bere jatorria kontatzen den.

Izenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sauron izenak, quenya hizkuntzan "Nardagarria" edo "Gorrotatua" esan nahi du, bere etsaiek jarritako izena dena. Sindarinezko bere baliokidea Gorthaur da. Ohar batzuetan, Tolkienek Sauronen benetako izena Mairon zela adierazi zuen, "Miresgarria" esan nahi duena. Eta izen honekin sekula gehiago ezagutua izan ez zen arren, berak bere burua Tar-Mairon edo "Errege Miresgarria" bezala deitzen jarraitu zuen.

Melkorren zerbitzarien artean boteretsuena izan zen. Bere izenak, bere ondorengo zerbitzu eta ekintzen ondorio, zenbaezinak dira eta, Sauronen titulurik ezagunenak "Mordorreko Jaun Iluna" eta "Eraztunen Jauna" diren arren, beste honako hauek ere baditu beste askoren artean: "Gezurraren Maisu Handia", "Esku Beltza", "Jaun Iluna", "Likantropoen Jauna", "Krudela", "Botere Iluna", Annatar (quenyaz "Dohaien Jauna" esan nahi duena), "Barad-dûrreko Jauna", "Eraztunen Egilea", "Nekromantea", "Begi Gorria", "Suzko Begia" edo "Betazalik gabeko Begia" (bere begiradagatik, gaiztakeriazko bere domeinu guztia hartzen zuena, Peter Jacksonen filmeetan hau hitzez hitz hartzen de arren.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Eraztunen Jaunaren gaineko zortzi datu.

Sauronek Erdialdeko Lurraldean 16.000 urte baino gehiago emango zituen, bere etsai nagusi gehienek baino askoz gehiago, Zirdan Itsasontzien Arotza eta Tom Bombadil zaharra izan ezik.

Hasiera batean, Sauron Aulë valarraren agindupean zegoen maiar bat zen, Melkorrek (ondoren Morgoth bezala ezagutua izango zena) usteldu zuena Ainurrak oraindik Ardari forma ematen ari ziren bitartean.

Lehen aipatu bezala, Sauron ainur bat da, maiarretako bat, Aulë errementariaren segizioaren barnean zegoena, eta, beraz, arlo honetan ezagutza handia zuen. Baina Sauronek beste botere batzuk ere bazituen: bere forma nahi zuenera aldatzea (ainur guztiek bezala), Noldorrak eta Numenorreko gizakiak behin baino gehiagotan engainatzeko erabili zuena. Izpiritu txikiak maneiatu eta dei zitzakeen (hortik ziuraski Nekromante edo Azti izena), eta izpiritu gaiztoak deitu eta hauek munstrozko izakien barnean ere sar zitzakeen (nondik Likantropoen Jauna izena jasotzen duen; bera bihurtu zen behin otso izugarri batean). Buru ahuleko pertsonetan lilurak sor zitzakeen. Tolkienek ainu arrazen artean maila ezberdintasunak daudela zehazten du. Sauron Ardan sartu zen lehen izpirituetako bat izan zen, eta botererik gehien zuenetako bat. Sauron, botererik gehien erakusten zuenean, errealitatea eta natura aldatzeko gai zen (Mordorren, Orodruinen Ephel Duath eta Ered Lithuiren sorrerarekin argi ikus daitekeena, berak propio altxatu zituenak). Eraztunen Jauna lanean Istariak Sauronen beldur zirela ebazten da, Gandalfek berak bere izenez sekula ez aipatzeraino, bere presentzia argitara emateko beldurrez.

Usteldua izan zenetik Sauron Melkorren zerbitzarien artetik beldur gehien eragiten zuena bihurtu zen. Baina, Tolkienen idazkietatik Sauron Melian maiarraren oso beldur zela ezagutzen da, Thingolen emaztea zena, eta sekula ez zela Melian desafiatzera ausartu.

Eguzkiaren Lehen Aroaren aurretik eta bitartean[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eguzkiaren Lehen Aroan zehar Sauronek Melkor bere ordezkari bezala zerbitzatu zuen. Lanparen Aroetan, Melkor Utumnon bizi zen bitartean, Sauron eraiki berria zen Angbandez arduratu zen. Botereen Gerraren eta Utumnoren suntsipenaren ondoren, Sauron ezkutatu egin zen eta Valarrek ezin izan zuten aurkitu. Melkor Erdialdeko Lurraldera Valinorreko Bi Zuhaitzak deuseztu ondoren itzuli eta gero, berriz honen aginduetara jarri zen. Sindar elfoek Gorthaur Krudela bezala ezagutua, liluren eta itxuraldaketen maisua zen. Zerbitzari bezala otso-gizonak zituen, berak propio sortzen zituen likantropoak eta beste hainbat izaki nardagarri, eta garai honetan (Noldorren Errege Gorena zen Fingolfin hil eta berehala) Tol Sirion elfotar uhartea konkistatu zuen, bertara beldurrezko laino ilun bat jeitsiaraziz. Dorreko Komandantea zen Orodrethek, gainontzeko goarnizioarekin batera ihes egin zuten eta Nargothronden babestu ziren. Ordutik aurrera, uhartea Tol-in-Gaurhoth deitzera pasa zen, Likantropoen Uhartea. Sauronek gaizkiaren talaia bihurtu zuen, mehatxu bat, izaki gaiztoen gordeleku, non gauerdian likantropoak euren jaun ilunaren aginduak betetzera irtetzen ziren, elfoak eta euren bidean topatzen zuten oro erasoz.

Sauron Melkorren zerbitzaririk hilgarriena da Lehen Aroan eta armada propio baten buru da. Aro honetan, Sauronen pertsonaia antagonikoa Melian maiarra da, Thingolen emaztea, eta honengandik gertu parte hartzen du istorioaren zatirik gehienean. Sauron estuki lotuta dago Beren eta Luthienen eta Silmarilaren askapenaren istorioan. Tol-in-Gaurhotheko dorretik (Finroden Minas Tirith, Likantropoen Uhartea bezala berrizendatua) beti Melianen Gerriarekin tupust egiten duen botere gaizto bat irtetzen da. Beste gudu garrantzitsu batzuen artean, Finrodek Sauronen aurka aurrez aurre borrokatzen du, baina izpiritu honen amarrupean erortzen da, Finrod baino boteretsuagoa bait da.

Sauronek, Lehen Aroko bere porrot handietako lehena Luthien Beren salbatzera iristen denean jasaten du, azken hau Sauronen dorreko ziegetan gatibu dagoena. Luthienek sorginkeriazko kantu bat kantatzen du eta Huanekin batera dago, Valinorreko zakurra. Biek Sauroni aurre egiten diote, Melianen alabaren botereek mugitu ezinik uzten dutena, eta Huanek erasotzen du. Sauronek Dorretik Taur-nu-Fuin basora ihes egiten du, non azken aldiz aipatzen den Silmarilen istorioari dagokionez.

Eguzkiaren Bigarren Aroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Melkor Haserrearen Gerra zeritzon gerra erabakigarrian behin betiko erori ondoren, eta Mendebaldeko Jaunen boterea ikusi ondoren, Sauron beldurtu egin zen eta errukia eskatu zuen. Manwëren heraldoa zen Eönwëk Valinorrera joateko esan zion, han epaitua izateko, baina Sauronek ez zuen zigorrik jaso nahi, Melkorren agindupean botere handia izan baitzuen, eta gaizkia beragan oso nabarmena baitzen. Honela, Erdialdeko Lurraldean geratu zen hurrengo aroetan zehar, Jaun Ilun berri bezala altxatuz.

Annatar, Dohaien Jauna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Aroaren hasieran engainuan eta konbentzitzean murgiltzen da bere indar guztiak zabaldu baino lehen, eta, beraz, nortasun berri bat erabili zuen, Annatar Dohaien Jauna izena hartuz. Gil-Galaden domeinuetara iristen lehena izan zen Valarrek bidalitako bat zela esanez (hau Istarien aurrerapen bat izaki); hau da, Sauronek bazuen Valarrek elfoei laguntzeko aingeruzko izaki batzuk bidaliko zituenaren berri. Baina Sauron Lindonetik kanporatua da, Gil-Galaden lurraldea, hau zein Galadriel eta Elrond pertsonaiaz mesfidati baitziren.

Baina Zelebrinborrek eta Gwaith-i-Mirdainek, trebezia handiko errementariak zirenak oso ondo hartu zuten, beste edozein gauzen gainetik munduaren sekretu guztiak ezagutu nahi zutenak Ost-in-Edhilen, Eregioneko hiri nagusia zena. Annatar, Aulë valar errementariaren segizioko maiar bat izanik, oso ondo egokitu zen Noldorren aginduetara, hauek ezagutza eta sorkuntza guztiaren berri izateko zuen gogoa probestuz bere mende gera zitezen. Han, elfoak Botere eraztunak egiteko konbentzitu zituen. Berarentzat utzi zuen Eraztun Bakarraren sorpena Orodruin sumendian. Baina Zelebrinbor Annatarrekin mesfidati zen eta elfoen hiru eraztunak eman zituen Sauron Eregionera itzuli aurretik. Elfoen eta Sauronen ezagutzen batuketaren ondorioz lortu zen eraztunak sortzea, batek zein besteek ez baitzuten halako lorpenik euren kabuz lortuko.

Bigarren porrota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eraztun Bakarra Orodruin sumendian sortu ondoren, Sauronek beste eraztunak eta hauen eramaleak azpiratzeko sorginkeria ezaguna esan zuen. Sauronek Zelebrinborrek elfoen eraztunak eman zituela jakin zuenean Annatarrek bere benetako nortasuna agertu zuen, eta haserre bizian argi eta garbi itzuli zen Sauron bezala armada batekin Mordorretik Eregion suntsitzeko eta Botere Eraztunak berreskuratzeko, Ost-in-Edhil guztia suntsituz eta Noldorren Jauna hilez, honen burua pika batean iltzatuz, Elfoak eta Gizakiak beldurtzeko.

Gainera ilunpea hedatzen du, Erdialdeko Lurraldeko maila txikiagoko gizakiak domeinatuz, nortzuk, beldurtuta, Eriador inbaditzen zuen jainko bat bezala gurtzen zuten, lurralde hau bere boterepean erortzen zelarik, bere bidean topatzen zuen guztia suntsituz. Azkenean, elfoen eta numenortarren eraso bateratuaren ondorioz garaitua izan zen, lehenek iparraldetik eta bigarrenek hegoaldetik erasoz. Hau da Sauronen bigarren porrota. Garaitua izan zenez, Sauronek ekialdera ihes egin zuen, non babestu eta bere boterea berreskuratzen saiatzen den.

Annatarren amaiera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Aroaren amaieran Sauron da Erdialdeko Lurraldeko jaunik boteretsuena. Honek Numenorreko azken erregea izan zen Ar-Phârazonen haserrea eta bekaitza pizten ditu, Numenortar domeinua zen Unbarreko kostaldera dihoana armada boteretsu batekin eta Sauroni errenditzeko eskatzen diona, hala egiten ez badu suntsitua izango dela esanez. Jaun Ilunak amore ematea erabakitzen du eta Numenorrera doa gatibu, ez numenortarrak benetan Sauron erasotzeko gai izateagatik, Eraztun Bakarra baitzuen, baizik eta Sauronen asmoa Numenorren sartu eta bertako erregea zen Ar-Phârazon ilunpea gurtzeko, betiereko bizia nahi izateko, Elfoak eta Valarrak arbuiatzeko eta Uharte Bakartiko elfoei portuetara iritsiera ixteko konbentzitzea zelako.

Valinor erasotzeko eta Valarren aurka altxatzeko konbentzitzen du. Erregeak aholku hauei men egiten die eta armada handi bat osatzen du (Erdialdeko Lurraldearen historiako handiena) eta Tol Eressëara abiatzen da Valinor inbaditzeko asmoarekin. Valarren haserrea pizten du eta Iluvatarri numenortarren asmoak geldiarazteko eskatzen diote, eta honek Numenor urperatzen duen olatu handi bat altxatzen du, urperaketa honetatik jada bere etsaia den Elendil salbatzen delarik.

Numenorren erorketa kontatzen duen Akallabêth istorioan esaten denez, Sauron, uhartea suntsitu zuen olatu handiak harrapatuta, forma atsegin eta eder bat hartzeko ahalmena galdu zuen, hau da, Annatar bihurtzeko ahalmena betirako galdu zuen. Baina bere izpiritu ilunak bizirik jarraitu zuen eta haize gaizto bezala itzuli zen Erdialdeko Lurraldera, berriz Dorre Ilunean ezarriz. Ordutik aurrera, gizakien begietara forma atsegin bat hartzea ezinezko zitzaionez, soilik beldurra eta indarraren bidez mantendu ahal izan zuen bere boterea.

Hirugarren porrota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elendil, ber familia eta bere jarraitzaileak, Numenorren suntsipenetik bizirik irten zirenak, Erdialdeko Lurraldera iritsi ziren eta herbesteko Arnor eta Gondor erresumak sortu zituzten, eta beranduago, Erdialdeko Lurraldeko Noldor elfoen erregea zen Gil-Galadekin, Gizaki eta Elfoen arteko Azken Aliantza osatu zuten. Aliantza honek Sauron garaitzea lortu zuen -honen hirugarren porrota-, Eraztun Bakarra kenduz; baina hau ez zen suntsitua izan eta galdu egin zen. Hirugarren porrot hau ez zen erabakigarria izan, aliatuek uste zuten bezala, gaizkia behin betiko ezabatua izan zela uste zutenak, baizik eta behin-behinekoa. Eraztun Bakarrarekin batera, Sauronen boterearen zatirik handi eta hoberena bere horretan mantendu ziren baina bere irismenetik at, hurrengo aroan horiek berreskuratzeko itzuliko zelarik.

Eguzkiaren Hirugarren Aroan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sauronek bere boterearen zati handi bat falta zuen Eraztuna galdu ondoren, eta, beraz, kontu handiz jokatu behar izan zuen.

Sauron , Nigromante bezala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erdialdeko Lurraldearen mendebaldean aro honetako 1000. urte inguruan agertu zen, Dol Guldurren ezkutatu zenean, ordutik aurrera Oihan Beltza bezala ezagutuko zen Oihan Berde Handiko muino batean, non "Nigromantea" bezala ezagutua izan zen (Hobbita lanean kontatzen den bezala).

Hasiera batean Nigromantea Nazgûletako bat zela uste zen, Gandalf Dol Guldurren ezkutuan sartu zen arte, Nigromantea Sauron zela deskubrituz. "Nigromante" "Nekromantzia"rekin oso lotutako hitza da Europako obskurantismoan, baina ñabardura txiki batzuekin. "Nekromante" hitzak hildakoen izpirituekin etorkizuna ezagutarazteko eta izpiritu horietaz baliatzeko tratuak dituen azti bat izendatzen du. Nigromante hitzak, berriz, magia beltza edo deabruzkoa erabiltzen duena izendatzen du, magia beltz hau gaiztakeriazko botere iturri bat bezala ulertuz. Honek nekromantzia ere hartzen du nigromantziaren barnean, lehenaren esparru zehatza hildakoekin duen tratua den arren (nekro aurrizkiak hildakoa esan nahi du, eta nigrok, berriz, beltza). Honela, Sauron Nigromantea bezala ezagutua zen magia beltzezko bere botere usteltzaileengatik, izpiritu ilun txikiak domeinatu eta animali eta gizakiei lotzeko gai zirenak botere izugarriak emateko.

Beranduago, Kontzilio Zuriak, Nigromantearen benetako nortasunaren berri izan zuenean, Oihan Beltzetik kanporatzeko borrokatu zuen, Sarumanen aginte eta estrategiapean, garai horretan Kontzilio Zuriaren buru zena. Itxuraz hori lortu ondoren, Sauron Mordorrera itzuli zen, Kontzilioari arrakasta izan zuela sinestaraziz, non Barad-Dûr berreraiki zuen, bere inguruan hegoaldeko gizakiek, orkoek eta beste izaki gaizto batzuek osatutako armada bat osatu zuen. Baina benetan, Kontzilioaren estrategiak ez zuen arrakastarik izan, honela Sauronek Mordorrera itzultzeko bere plana bete ahal izan baitzuen, bere gudalosteak jada prestatzen ari ziren tokia, eta Minas Morgulen Nazgûlak jada beste behin bildu ziren.

Eraztunaren Gerra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sauronen azken asmoa ia betea zen: Noldorren boterea izango zuen, bere existentzia guztian zehar gehien nahi izan zuena. Hauek botere eraztunak erabili zituztenez, bereari lotuta zeudenak, soilik Eraztun Bakarra topatzea falta zitzaion, ondoren Elfoak bere boterepean eror zitezen.

Sauronen armada Pelennorreko Zelaietako Guduan garaitua izan zen, baina mendebaldeko armadak ezin zuen behin betirako garaitu Eraztunaren eramaleak bere betebeharra betetzen ez bazuen.

Azkenean, Gollum eraztunarekin batera Orodruin sumendiaren sutara erori zenean garaitua izan zen, honela Sauronen botere gaiztoaren gordailu nagusia suntsituz. Horrekin, esaten denez, Sauron haize gaizto arin bat baino zerbait gutxiago bihurtzen da, eta bere boterea munduko toki guztietatik desagertzen eta desegiten da. Esaten denez, Sauron munduaren amaieran itzuliko da Dagor Dagorathen, Melkorren ondoan borrokatuz eta Eraztun Bakarra erabiltzeko beharrik gabe. Gudu honetan Sauronek bere amaiera topatuko du, bere maisuak bezala.

Sauronen gaiztakeriaren transzendentzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sauron Eguzkiaren Hirugarren Aroko 3019. urtean garaitua izan zen, bere etsairik gorrotatuenak ziren Zirdan Itsasontzien Arotza, Elrond peredhila edo Elfo Erdia, boterearen eta zientziaren maisua eta Galadriel Noldorren Dama Zuriaren aurka borrokatu gabe. Baina Eraztun Bakarraren suntsipenak Erdialdeko Lurraldeko elfoen amaiera ekartzen du. Elfoen Jaunek euren erresumetan hiru eraztun elfotarren boterea erabili zuten, euren inguruan zegoen guztia zegoen bezala mantenduz, honegatik euren erresumak lurreko ederrenak ziren, baina Hiruak ez zeuden Eraztun Bakarraren boteretik aske, eta soilik Eraztun Bakarraren presentziak mantentzen zuen Hiruen boterea.

Behin Bakarra suntsitu ostean, Hiruek euren botere guztia galduko zuten, berandu goiz baino gehiago, horiekin egindako guztia ihartaraziz eta erabat ahaztaraziz.

Goi Elfoak jada ezin ziren bizi geroz eta txikiagoa zen mundu batean, euren patua beti munduan egotea baitzen, eta, beraz, euren patu bera zuten lurretara abiatu ziren, itsasoetatik haratago nabigatu zuten Bide Zuzenean zehar eta Tol Eressëara iritsi ziren, sekula gehiago ez itzultzeko.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]