Eregion

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Eregion, Tolkienen legendariumeko fikziozko toki bat da. Hithaeglir edo Mendi Lainotsuen mendebaldean dagoen eskualde bat da, eta, Eguzkiaren Bigarren Aroan, Erdialdeko Lurraldean, Noldorren erresumarik garrantzitsuena garatu zen tokia. Han zegoen Ost-in-Edhil, errementari elfoen hiria, bertako jauna Zelebrinbor zena, eta han landu ziren botere eraztunak, Sauronen gidaritzapean. Eregion, Sauronen aurkako gerran suntsitua izan zen Eguzkiaren Bigarren Aroan, eta erabat mortua geratu zen. Eraztunaren Elkarteak, Mendi Lainotsuetarantz zihoanean zeharkatu zuen. Gizakiek, eskualde hau, Azebeda deitu zuten, beharbada, eskualdeko ikur ziren gorostiak barra-barra aurkitzen zirelako.

Eregionen, Runen aldaera elfikoak ere sortu ziren, denborarekin, ahaztuak izan ziren arren. Erdialdeko Lurraldeko pertsonaia garrantzitsuek, runa elfikoak, euren gutunen lakre bezala edo ikur heraldiko bezala erabiltzen zituzten. Arnorren ere, Bigarren Aroko nazio numenortarra, runak alfabeto ofizial bezala erabiltzen ziren, eta Dunedain guztiak, Isildurren leinuko ondorengoak, ezagutzera behartuta zeuden.