Edukira joan

Gyroporus lacteus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gyroporus lacteus
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaBoletales
FamiliaGyroporaceae
GeneroaGyroporus
Espeziea Gyroporus lacteus
Quél., 1886

Gyroporus lacteus Gyroporaceae familiako onddo espezie bat da. Prestatzean urdin kolore bizia galdu egiten du. Oina baztertu egin behar da, larrukara da.

Sionimoak: Gyroporus cyanescens var. lacteus, Boletus cyanescens var. lacteus.

Kapela: Handia, 15-20 cm artekoa. Hemisferikotik ganbilera eta lautua, ertz lodia, soberakin pixka batekin. Kapelaren azala lehorra, matea, gaztetan feltroduna, zuri garbitik zuri-kremara doan kolorekoa, ebaki edo igurtziz gero, urdin ilun bihurtzen da, tutuak, poroak, oina eta haragia bezala.

Tutuak: Laburrak, zuriak.

Poroak: Txikiak eta biribilak, gaztetan zuri garbiak, zahartzean krema kolorekoak eta horiak bihurtzen dira.

Hanka: Zuria, sendoa, irregularra, hauskorra, leizetsua, oinarria loditua.

Haragia: Zuria, sendoa, ugari. [1]

Etimologia: Gyroporus hitza grekotik dator eta zirkulua esan nahi du, zirkulua eta poroak (póros). Poro biribilekin. Lacteus epitetoa berriz latinetik dator, zurixka esan nahi duen “lacteus” hitzetik. Bere kolore argiagatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarri ona.

Nahasketa artiskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gyroporus cyanescens taxoi nominala, txikiagoa da, kapela eta oina gaztetan hori-krema kolorekoa (ez zuria), ebakitzean urdin argi kolorera biratzen du (ez hain iluna), lurretik erabat ateratzen da, hostozabalen basoak nahiago ditu (ez pinuak), udazkenean ateratzen da baina baita udaberrian ere, habitata penintsulako iparraldea.[2]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udazkenean. Normalean taldeka ateratzen da. Aldaera arraroa eta urria, babestu beharrekoa. Pinudietan bakarrik (Pinus pinaster). Penintsulako erdialdeko lur hareatsuetan, ia lurperatuta hazten da, lur hareatsuko tontor bat osatuz.

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusia.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 443 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  2. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia.
  3. Gyroporus lacteus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]