Hail Satan?
Hail Satan? | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 2019 |
Izenburua | Hail Satan? |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | theatrical release (en) , DVD eta eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dokumentala |
Iraupena | 95 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Penny Lane (en) |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Gabriel Sedgwick (en) |
Ekoizle eragilea | Lori Cheatle (en) |
Edizioa | Amy Foote (en) Aaron Wickenden (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Brian McOmber (en) |
Argazki-zuzendaria | Naiti Gámez (en) |
Argumentu nagusia | Tenplu Satanikoa eta Statue of Baphomet (en) |
Historia | |
Nominazioak | |
hailsatanfilm.com | |
|
Hail Satan? Ameriketako Estatu Batuetan 2019an The Satanic Temple elkarteari buruzko dokumentala da. Filmean elkartearen jatorria, aktibismo politikoa eta ideologia aztertzen dira. Lanaren zuzendaria Penny Lane izan zen eta lehen emanaldia Sundance Film Festival 2019ean izan zen. Estatu Batuetan estreinaldia 2019ko apirilaren 19ean egin zen. Banatzailea Magnolia Films izan zen.[1]
Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Filmak The Satanic Temple elkartearen lana erakutsi nahi du. Haien ikuspuntutik elizek, bereziki eskuineko kristauek, estatuaren aldetik pribilegio handiak jasotzen dituzte eta, horregatik, egoera horrekin bukatu nahi dute. Nolabait, erlijioa eta estatuaren arteko lotura erabat desegin nahi dute. Penny Lanek, bestetik, satanisten inguruan zabaldu diren irudi faltsuekin bukatu nahi du. Batez ere XX. mendeko azken hamarkadetan satanisten oso irudi ezkorra zabaldu zen: bortxatzaileak ziren, haurrak hiltzen zituzten, gaizkileak ziren... Filma egiteko garaian antzeko beste erakundeekin dituzten arazoak ezkutatu zituen. Filmaren edizioa bukatu zuenean elkarte satanistan sartu zen.
Harrera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Orokorrean filmak oso kritika onak jaso ditu. Rotten Tomatoes webgunean filmak %97ko onarpenaren kalifikazioa jaso du, esaterako. Beste ideien artean, aurreiritziekin puskatu duela filmak eta, halaber, dokumental entretenigarria dela diote.[2]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- (Gaztelaniaz):Koldo Landaluzeren artikulua naiz.eus webgunean, 2021eko otsailaren 13an.
- (Ingelesez):Webgune ofiziala.
- (Ingelesez):Internet Movie Database.
- (Ingelesez):Rotten Tomatoes webgunea.