Haitzulo-hilobi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Haitzulo-hilobia edo labe-hilobia harkaitzean zulatutako hilobi mota berezi bat da, nagusiki Sizilian erabilia Brontze Aroan, honen formak labe baten antza du.

Haitzulo- edo labe-hilobia

Egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haitzulo-hilobi baten egitura oso sinplea da, berez, siziliar labe tipikoen egitura gogorarazten du. Era berean, kobazulo itxurako kamera bat du, irekidura txiki batekin. Hil ganberaren aurretik, askotan, gelaurreko bat edo korridore bat egon daiteke. Irekidura estaltzeko, sarritan, ikur antropomorfikoekin edo kiribilezko sinboloekin zizelkatutako ate monolitiko bat zegoen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasieran, banakako ehorzketetarako bazen ere, ondoren, multzoko ehorzketetarako erabili zen, ziuraski, biztanleria gehitzean.

Mota honetako hilobiak Siziliako lurralde osoan aurki daitezke. Pantalican irekitzen diren milakoak bikainak dira, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu baititu bertako arroken nekropoliak.